Alba

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1074 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.623893, Y.4772243
WGS84 43.090916 N, -1.479063 E.
Abiapuntuak Beartzun, Gartzain, Urkiaga.
Gertu ZAGUA zutarria, ZAGUA TXIKIA zutarria, ZAGUA trikuharria, IRURITABARRENGO zutarria, IRURITABARRENGO trikuharria, ZAHO harrespila, ARGIBELGO LEPOA zutarria, ZAHO harrespila, ARGIBEL 4 trikuharria, ARGIBEL harrespila, ZAHO zutarria, ZAHO hego / ZAGUA harrespila, ZAHO trikuharria, ARGIBEL 6 trikuharria, ARGIBEL trikuharria, ARGIBEL 8 trikuharria, ARGIBEL zutarria, ARGIBEL 7 trikuharria, ARGIBEL zutarria, ARGIBEL 5 trikuharria, ARGIBEL 3 trikuharria, LARREBELTZ 2 ekialde trikuharria, Arrikulunka haitz berezia, Larrebeltz mendia, ARGIBEL 1 trikuharria, LARREBELTZ zutarria, ARGIBEL 9 trikuharria, ARLUXE / ARRILUXE harrespila, ARGIBEL 2 trikuharria, LARREBELTZ 1 mendebal trikuharria, EHIARTZEKO LEPOA 2 zutarria, EIHARTZEKO LEPOA zutarria, EIHARTZEKO LEPOA 1 harrespila, EIHARTZEKO LEPOA 2 harrespila, TRANPA zutarria, TRANPAKO BORDA trikuharria, EIHARTZEKO MUNOA zutarria, TRANPAKO LEPOA trikuharria, BASEIKO HAITZA trikuharria, TURREIKO ASKA trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Alba
Tontorra ©inaxio

Aldude eta Baztango bailarak bereizten dituen mendi zerrendako tontor nagusietako bat da Alba eta erraz nabarmentzen da, bere tontor zorrotzari esker. Haitz pila kaotiko batek osatzen du tontorra eta denborak bertatik erauzitako haitzez inguratuta dago, batzuk bertan eta beste batzuk larrean barrena sakabanatuta. Gainontzean, larreak eta pagadiak osatzen dute paisaia.
Iparrekialdean Argibel izeneko beste gain bat nabarmentzen da, hura ere haitzez osatua. Haren inguruan, historiaurreko aztarna ugari eta Arrikulunka izeneko haitz handi bat dago, izenak dioen bezala kulunka egiten duena pixka bat lagunduz gero.
GR11 bidea tontorretik gertu pasatzen da, hegoaldeko isurialdetik, eta bera da Elizondo aldetik abiatuz gero biderik egokiena. Beartzun aldeko bideak mugara jotzen du lehendabizi, Belaungo lepora, eta Argibel inguratuz heltzen da Albara. Urkiaga aldeko bidea luzea da, baina beste bi mendiren aldamenetik pasatzen da: Okoro eta Argintzo, azken hau itxuraz Albaren oso antzekoa.

Irudiak

***

*****

***

***

****

***

****

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

****

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***

**

Lotutako orriak

Eihartzeko lepotik

Eihartzeko lepotik Arrikulunkara 10 minutu. Hortik Albara beste 20. Guztira 30.
Itzultzeko 25.
Esnazuko bidetik asfaltozko bidea dago Eihartzeko leporaino. Eihartzeko lepoa Hargibelen iparraldean dago, Aldude eta Baztan haranak batzen ditu. Jon

Roldanen mitoak frogatuz...

Abenduak oparitzen digun sekulako zubiaz aprobetxatuz, Baztango haranera hurreratu ginen. Euskal Herriko txoko faboritoenetarikoa niretzat. Herritik bertatik bada bide bat eskubitara doana, pista, eta gora egiten duena. Santagraziko ermita du jomuga, baina guk ez genuen topatu. Hobetu galdetu herrian, zaila baita bide egokia topatzen.
Behin Baileiko lepoan bidea erraza da. Pista batek gandor harritsuak ekiditen ditu, ehiztarien etxera iritsi arte lepo batean. Hemendik ordu erdira gailurra.
Basora zuzen sartzen den bidea hartu, inguratzen duena bueltarako utziz. Basoa zeharkatuta, zonalde harritsura iritsiko gara, arriskutsua lurra bustita badago. Susto ederra hartzeko paregabea. Kontuz ibili hemen. Guk baino zorte handiagoa baduzue, ez da zaila izango laino latza izan baikenuen egun osoan zehar, sekulako panorama izango duzue lagun.
Gandorra jarraitu zelaietara atera arte. Begiztatu ekialdean beste punta harkaitsua, Argibel izena duena. Punta igo beharrean, xendaren laguntzaz inguratu eta Arri Kilinka famatua ikusiko duzue. Harritzeko modukoa. Albako punta inguratzen duen xenda markatua hartu itzuleran, ehiztarien etxera ailegatu arte. Hemendik Baileiko lepora arazorik ez. Bi iturri daude bidean zehar, eskertzekoak direnak.
Totalera 2 ordu t\'erdiko txango polita (Baileiko lepora kotxez joaten bagara). Gomendagarria da nire ustez kotxez bidea aurreratzea, honela denbora gehiago izango baitugu goiko larreetaz gozatzeko.

Arrikulunka

Joxemiel Barandiaranen _Diccionario Ilustrado de Mitología Vasca_ liburutik:

ARRIKULUNKA.—En el monte Arguibel, que está en los confines de Alduides y del valle de Baztán, y al oriente del peñascal que corona su pico, existe una piedra oscilante cuyo nombre es Arrikulunka. Es una peña asperón que mide 4 metros de largo, 3,65 de ancho y 1,40 de grueso. A poco que se le empuje, oscila sobre su base que es la peña natural que forma el suelo.
Esta piedra se halla en una zona rica en monumentos prehistóricos, como el dolmen situado en el lado occidental del mismo pico de Arguibel, los cromlechs del collado de este nombre, el monolito (¿menhir?) de la próxima colina de Eihartze, los cronlechs, monolito y dolmen de Zaho.