Skip to main content

Argintzo mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Okoro aldetik gatozela ikusita | ©inaxio (2005-07-15)
Altuera
1.208 m
Beste izenak
Argintzu · Loilurzeko Harria
Mendialdea
Abiapuntuak
Urkiaga
Lurraldea

Argintzo ez da inguruko mendirik garaiena -ohore hau Okorok du- baina nolanahi pilaturiko harrizko kaskoak xarma berezia ematen dio oro har muino belartsuz osaturiko katean.
Paisaiak zabalak dira inguruan, eta han behean Aldudeko herrixka txuriek zipriztintzen dituzte soro ilunak.
Ibilbide klasikoa Urkiagako mendatetik abiatzen da, Artsalgo bizkarrean barrena, eta Okoroko bisita aukeran. Baina Artesiagatik ere abia gaitezke Zaguako gainetan zehar, Konfesionarioko lepotik igaroz. Beartzun eta are Elizondotik ere bidera gaitezke Albako Harritik igaro eta Jeneralen Harria gainditurik. Azkenik, Alduden ere has dezakegu txangoa, malda gogorrei aurre eginez.
Mendi honen izenari dagokionez, Mikel Belaskok bere hiztegian ez du ontzat ematen "Harginen Harria" etimologia, nahiz eta onartu harria hitzarekin nolabaiteko harremana duela izenak.
Inguruak monumentu megalitikoz literalki josita daude, gizakiaren presentzia aspaldikoaren lekuko.

Mendialdea*
Kintoa

Oso gertu (< 1.000 m)

LUURZU 2 ipar trikuharria (143 m.) · LUURZU 1 tumulua (177 m.) · ? Luurzu zutarria (178 m.) · LUURZU 1 erdi trikuharria (190 m.) · LUURZU 2 tumulua (196 m.) · LUURZU 3 tumulua (204 m.) · LUURZU hego tumulua (251 m.) · LUURZU 4 tumulua (265 m.) · LUURZUKO LEPOA zutarria (279 m.) · LUURZUKO LEPOA MENDEBAL harrespila (307 m.) · ARGINTZU 1 tumulua (308 m.) · ARGINTZUKO LEPOA 1 ipar zutarria (308 m.) · ARGINTZUKO LEPOA 2 hego zutarria (308 m.) · ARGINTZU MENDEBALDE harrespila (361 m.) · LUURZU 3 hego trikuharria (484 m.) · LUURZU HEGO zutarria (521 m.) · LUURZU HEGO harrespila (521 m.) · KINTOKO ERREKA (Bidemarreta) harrespila (626 m.) · BUZTANBERRO 2 ipar harrespila (662 m.) · LUURZU EKIALDE tumulua (721 m.) · BUZTANBERRO 1 hego harrespila (807 m.) · ARGINTZU trikuharria (813 m.) · ARGINTZU zista (833 m.) · UZTANBORRO tumulua (892 m.) · UZTANBORRO trikuharria (896 m.) · UZTANBORRO harrespila (919 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Urkiaga .. Argintzo Urkiaga BatenBat

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Ekainaren 8·an - 18:55etan·an

    Uso-ehizaldian hobe mendi honetara ez abiatzea. usategi franko dago bidean barna. Ehiztari-txabolak ere ugari eta gerra garaiko bunker anitz.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi