Skip to main content

Aspe mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra aurrez aurre, iparraldetik | ©inaxio (2002-05-24)
Altuera
2.643 m
Beste izenak
Pico de la Garganta de Aísa
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Candanchu · Rioseta · Aisa
Lurraldea

Mendi ederra da Aspe, ikusgarria du iparraldera erakusten duen aurpegia, eta beste hiru tontor nabarmenez lagunduta osatzen du katea: Llana del Boso, Llana de la Garganta eta Borau. Candanchu aldetik abiatuz gero bertako eski instalazioen pean ibili beharra dago, baina haiek atzera utziz gero oso ingurune polita da, karaitz hautsiez osatua. Ez zaio, elurrik gabe bederen, zailtasun handirik nabari, azken txanpan tarteka eskuak ere erabili behar izan arren.
Hauxe duzue Asperen itxura iparraldetik ikusita:

Mendialdea*
Aspe

Oso gertu (< 1.000 m)

Llana de la Garganta mendia (761 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Refugio de Lizara .. Aspe Refugio de Lizara BatenBat

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Urriaren 21·an - 13:24etan·an

    Aisia bailaratik txango polita da. Hasieran zelai amaigabeak eta bukaeran karst edo arrokak. Hauek erosioaren ondorioz labanak bezala dira. Ez da oso gogorra.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 30·an - 22:39etan·an

    Beti esana izan dut Auñamendi-Peñaforca katea gaindituz hiru tontor nagusi daudela ekialdera joanda: Bisaurin, Aspe eta Collarada. Hiruak mendi ederrak.
    Aspe gainditzeko Aisako bailara bakartia ezagutzea gomendatzen dizuet gogotsu. Izen berbera duen herritik bada pista bat haranean gora doana, barrera batekin topatu arte. Jarraitu xenda eta berehala Saleraseko aterpezaharrera aterako gara, belardi zabalean barrena. Malda gogorrak jarraitu, beti ere zulo bitxia antzemanez Aspeko horman. Bertatik ekingo diogu harresiari arazorik gabe. Hemendik aurrera, harri karstikoan barrena goraka. Zonalde horretan adi harri multzoei, bereziki lainoa lagun baduzue, bestela ni bezala bukatuko duzue... .Aspeko lepora iristean, Candanchú bailara atzeman beste aldean eta baita ere bertara iristen den korridore latza. Hemendik, eskubira jo eta bide nahiko gogor batek eramango gaitu gandorrera. Behin gandorrean, harri multzoak ekidin eta panoramarekin gozatu. Aipatzeke, Llana del Bozo, de la Garganta eta Lecherineko puntak. Oroitzeko txangoa eguraldia lagun baduzue. Totalera 6 ordu inguru.

  • account_circle

    Jose·k bidalia 2009·ko Azaroaren 5·an - 21:42etan·an

    Kokapena zuzendu dut GPSarekin hartu nituen koordenatuen arabera, nahiko akats handia zuen eta.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Llana de la Garganta mendia (761 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi