Skip to main content

Atalaya mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra | ©Enezubi (20151031)
Altuera
909 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Baskongelas · pto. Padul · Añana
Lurraldea

Añanatik mendebaldera luzatzen den bizkar luze batek osatzen du Atalaya mendia eta 400 metro gorago jotzen du goia, Paul aldera jaisteko gero. Gainaldean artadia da nagusi; beherago pinudia. Harrizko pista zabal batek zeharkatzen du gain aldean bizkar hori, artadia eta sastrakadia urratuz, eta berak biltzen ditu mendian gora datozen bide guztiak.
Igoera errazena Paul eta Añana arteko mendatetik abiatzen dena da, pista erosoetan barrena tontorrera eramango gaituena. Entretenigarriagoa da ordea Añanatik abiatzea: paisaia interesgarriagoa eta irekiagoa baita: gesaltza, herria, bizkarrean harrotutako haitzak, arte eta pinuz osatutako paisaia irekiak...
Tontorrean helikoptero baten itxurako buzoia eta mugarria ikus daitezke, besterik ez: pistak berak erakusten ez duena artadiak ezkutatzen du. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, Somo mendia gertu gelditzen da, aipatutako mendatearen beste aldean, pinu artean.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi