Babio mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Buzoia
Buzoia ©Enezubi (20080513)
5015 klik
Altuera:582 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Amurrio
  • Etxegoien
  • Mendeika Belandia
Lurraldea:Araba

Gorobel mendikatearen oinean, altuera apaleko mendixka batzuk daude hego-eki ipar-mendebal norabidean lerrokatuta. Hauetako bat da Babio. Iparraldeko eta ekialdeko aurpegiak aldapatsuak ditu, tontorretik gertu malkartsuak. Hego-mendebalderantz aldiz malda leun bat du.

Mendiaren formak eskaintzen zuen berezko babesaz baliatzen zen herrixka bat izan zen tontorraren inguruan Burdin Aroan. Herrixka hego-mendebaldetik babesten zuten bi harresiren aztarnak nabarmen ikus daitezke oraindik ere.

Tontorrera iristeko aukera batzuk daude, baina denak hego-mendebaldeko magaletik igotzen dira, Izoria, Mendeika, zein Belandiatik abiatuta. Bide garbiak eta leunak dira, orokorrean.

Txartelontzi bitxi bat du Babiok: burdinazko piezekin egindako mendizale baten eskultura. Tontorrak Aiara bailararen eta Amurrioren ikuspegi ederra eskaintzen du.

Komentarioak

    Nere ustez gauza politena buzoia da. Mendigoizale bat, bere txapelaz jantzita, makil batekin...

    Nere ustean menedi polit bat da. Bertatik Aurrio herria ederki ikuz dezakegu eta primerako buzoi bat dauak

Near targets

Babioko herrixka bestelakoa (234 m.ra) · ? eremu tumularra (588 m.ra) · Etxegoien (970 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 38·ra, 38 guztira