Bargagaininaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Urbasako goi-lautadak ertz luzeak ditu, eta gain ugari ertz horretan: horietako bat da Bargagain, Olatzagutiatik Urbasara igotzen den errepidetik nahikoa gertu. Ertz honetan leku askotan haitz handiak daude, baina ez da zaila nondik edo handik saihestu eta aurrera egitea. Bestela, tarteka belarra eta tarteka basoa topatuko dugu, gora-behera handirik gabe beti ere. Motxila handia eta denda hartuz gero aste oso batean ibil zaitezke ertz honetan gora eta behera, Irurtzunen hasi (Andia) eta ia-ia Gasteizera arte (Satrustegi > Andia > Urbasa > Entzia > Gasteizko mendiak). Basoan barneratu nahi izanez gero iparrorratza ezinbestekoa da. |
|
Beste bat
Aupa! Asteartean mendi honetara hurbiltzea erabaki nuen. Urbasan nabil azkenengo mendi irteeretan ta Gargagain falta zitzaidan Ehun Mendien Ibilbideen lehiaketarako eskualde honi dagokionez. Lehengo Baiza ta Leungane nereganatu nituen urteko lehenengo astean. Bargagain, hiru mendi hauetatik, politena ta gogorrena iruditu zait. Esan behar daukat astearte hontan Bargagainera iristen dan bidea lokatzez beterik zegoela ta horrek bidea asko gogortu zuela. Oso igoera polita da, kriston malda dago, baina denbora gutxitan kurutzeraino heltzeko modukoa. Jeisten nengoenean Altsasuko mendizale "beterano" batekin topatu nintzen ta bera ere ni egiten ari naizen lehiaketan parte hartzen dagoela esan zidan. Nik 44 mendi daramazkit ta berak aurten 400 egingo dituela esan zidan. 63 urtekin ta oraindik mendian zehar erronkei aurre eginez. Zorionak! Ea neu ere 63 urterekin mendiak igotzen jarraitzen ditudan (seinale ona litzateke hori!). Ostiralean Umandiara joango naiz. Aio! Zeozer esateko badaukat Umandiara igo ostean kontatuko dizuet. Ziur egon!
zein da ehun mendien lehiaketa?
zein da lehiaketa hori? ni mendiak egiten hasi naz ta dagoeneko 52 egin ditut aurten, ahal badidazu erantzun mesedez. eskerrik asko
Re: zein da ehun mendien lehiaketa?
Edozein liburudendan dago salgai 3€ren truke. Hala ere uste det interneten aurki dezakezula www.megadenda.com orrian. Aio!!!!!
Re: zein da ehun mendien lehiaketa?
Aupa!
Izenak esaten duen bezala, ehun mendi desberdin igo behar dituzu 5 urtetan. Bakarrik 20 mendi urte bakoitzeko. Nik laugarren urtea hasi det aurten ta 67 mendi egin ditut jada. Euskal Mendizaleen Federakuntzak babesten ta antolatzen du lehiaketa hau. Mendiaz gozatzeko eta ezagutzeko egiten da, ez duzu ezer lortuko sari gisa. Naitanahiezkoa da mendi talde baten kide izatea, federatua egon behar zarelako. Txartel bat bete beharko dezu urte bakoitzeko 20 mendirekin eta hauek EMFra bidaliko dute. Ehun Mendien Katalogoa erosi beharko dezu (3€). Hemen pintuatzen duten mensi guztiak agertzen dira, Euskal Herrikoak eta kanpokoak. Katalogo honetan agertzen ez den mendi batera igotzen bazera ezin izango dezu puntuatu. Gainera liburuska honetan lehiaketaren arau guztiak agertzen dira. Agur!
Oso Erronka polita da. Anima zaitez!!!!!!!
bargagain
Bargagaingo tontorraren altuera ez
da 1154m´, baizik eta bat gutxiago hain zuzen 1153.Altsasun ere tontorraundi izenarekin ezagutzen da,uztailaren hirugarren igandean bere igoera ospatzen da eta Altsasuko Mendigoizaleak auzatea banatzen du igotzen duten tartean . Egun honetan Altsasuko mendigoizalearen finalista ospatzen da oso egun polita pasatzen . ere urteko lehendabiziko igandean altsasuko mendizaleak biltzen gara bere tontorrean urte hasiera emateko.