Beillurti

inaxio-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1113 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.640900, Y.4771620
WGS84 43.082338 N, -1.270350 E.
Abiapuntuak Arnegi.
Gertu BELLURTI etxola hondoa, NEGUSARO 1 hego tumulua, NEGUSARO hego harrespila, NEGUSARO 2 erdi tumulua, BEILLURTIKO ERREKA etxola hondoa, BELLURTI hego etxola hondoa, HEGANZO 3 harrespila, HEGANZO 1 harrespila, HEGANZO 2 harrespila, BIAKORRE etxola hondoa, NEGUSARO harrespila, ITSASEGI tumulua.
Lurraldeak Iparraldea.
Kategoriak EHMK.
images
Beillurti
Beillurti ©zuriain

Laurinaga-Adartza mendilerroaren paraleloan, beste kate apalago bat luzatzen da ekialdean, Leizateka mendia eta Arnostegiko lepoa abiapuntu duena. Behean, oso behean gelditzen dira Luzaide eta Arnegiko herriak, mendi-mazela erraldoiek estuturik.
Eite leuneko mendia duguBeilurti, lepo zabalak eta muino belartsuak aurkituko ditugu mendikate osoan... baita pista asfaltatu franko ere. Horrek, eta inguruko herrietatik abiaturik dauden desnibel ikaragarriek, txirrindularien paradisu bihurtzen dute mendialde hau.
Askotan bezala, zerrendako mendia ez da inguruko interesgarriena: urrutira joan gabe, Hostategi eta Itxatxegi bezalako mendiek itxura ederragokoak dira, baita, zer erranik ez, Leizateka edo Txangoa bera. Ohiko ibilbidea Arnegitik abiatzen dena bada ere, Orbaitzetako Olako pistatik ere txango luze eta interesgarri bat egin genezake.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

**

**

Paisaia zoragarriak.

Kaixo mendizaleok.
Aurrekoan izan nintzen paraje hauetatik eta tokia zoragarria iruditu zitzaidan, bertara joateko Arnegira iritsi eta zubia pasa aurretik Luzaidera doana ezkerretara igoera estu eta aldapatsu batetik gora joan. Ni kotxez joan nintzen, bestela Arnegin kotxea utzita goraino luze eta dena maldan gora da, hala ere, kotxez igotzeko primera sartu behar da errebuelta eta malda gogorretan. Behin goran egonda, Beillurti eta gainerako tontorrak egin ditzazkezu alfonbra berdea dirudien paisaian.