Burdindogi mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorrerako bidea pagadian barrena
Tontorrerako bidea pagadian barrena
©inaxio (20031101)
3041 klik
Altuera:1.244 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Aritzu
  • Egozkue
  • Eugi
  • Iragi
  • Lantz
Lurraldea:Nafarroa

Ingurune ederrean kokatuta dago Burdindogi, basoak, gehienetan pagadiak, menderatutako eremu zabal baten erdian. Baditu inguruan beste hainbat gain bere artean babesten dutenak, hainbat mendikateren elkargunea baita. HE.an Leateko Gaina eta Goitiko Gaina (Goitean), azken hau gain nabarmen eta borobila, Katalagoan egon ez arren buzoia duena. H.ko katean Urdanatz eta Baratxueta / Usetximendi hurrenez hurren, Katalogoko mendiak biak eta ibilbide berean bisitatzeko moduan. IMan, berriz, Eride Gaina, eta Zuriain aldera abiatzen den bizkar luzea. Tontorretik gertu dagoen SantoKristoren Ermitak eman dio seguraski gainontzekoen artean nabarmentzeko aukera. Mendekosteko astelehenean ospatzen da (zen?) bertan erromeria. Pagadiak eta han hemenka sakabanatutako aritz zaharrek estaltzen dute erabat tontorra eta honen ingurua. Gandorrean iparraldera jausten den aldapak agerian utzitako haitz bakan batzuk, tontorraren pare gelditzen direnak. Tontorra atzemateko hildako mendizale baten oroimenez ezarritako buzoia jasotzen duen haitza bilatu beharko duzue, gandorreko haitz lerroari jarraituz. Inguru horretan ibiltzeko komenigarria da iparrorratza edo GPSa eskura izatea, inguruko basoak eta orografia apalak orientazioa zailtzen baitute.

Komentarioak

    Profile picture for user zuriain

    Bazirudien mendi honek gauza bakarra falta zuela, ikuspegi zabalagoak izatea, dena baso -ezin ederragoz, hori bai- estalita baitago. Bada, buzoiak dauden harritik iparraldera segiz gero -bidexka bat dago, eta kairn batzuk- balkoi izugarri batera iritsiko gara, nondik ikuspegi polita izanen baitugu inguruko mendien gainean (Xuriain, Egide, Erregerena...)

Near targets

BURDINDOGI 1 ekialde trikuharria (120 m.ra) · BURDINDOGI 2 mendebal trikuharria (163 m.ra) · Burdindogiko Santo Kristo eraikina (177 m.ra) · BURDINDOGI tumulua (204 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 27·ra, 27 guztira