Durako gain mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20230802)
3148 klik
Altuera:813 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Eskoriatza
  • Kurtzeta
Lurraldea:Araba

Basogintzaren mendean gelditutako mendia da Durako gaina eta jarduera horrek atondu ditu mendi honen bazter guztiak. Ikusmira polita du halere Aramaio aldera. Tontorraren inguruko hegoaldeko isurialdea oraintsu (2007) soildu dute eta oso itxura eskasa erakusten du alde hartatik begiratuz gero. Kurtzetako mendatetik abiatuz gero berehala heldu daiteke gainera, baina ibilbidea entretenigarriagoa da Azkoaga (Ip.) edo Eskoriatza (Ek.) aldetik abiatuz gero. Ekialdean apalagoak diren beste gain batzuk ditu: horietako bat da Asensiomendi, burdinazko gurutze batez gailentzen dena. Ekialdeko lepoko bidegurutzean San Andresen ermita dago, aterpea eskainiz eta iturria aldamenean duela.

Komentariorik ez..

Near targets

San Adrian eraikina (759 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 35·ra, 35 guztira