Egide mendia

inaxio·k

2005/08/15 - 17:22

Errotarria tontorretik gertu
Errotarria tontorretik gertu
©inaxio (2005-10-24)
2828 klik
Altuera:1.246 m
Beste izenak: Eride
Abiapuntuak:
  • Arietzu
  • Iragi
  • Lantz
Lurraldea:Nafarroa

Zurian eta Burdindogi artean egotea egokitu zaio eta ia-ia Burdindogi adinakoa izan arren, Katalogo ofizialetik kanpo gelditu da. Burdindogi baino politagoa da ordea Egideko gainaldea eta ikuspegi zabalekoa da, hura ez bezala. Gainaldean han-hemenka harrotutako haitz gorriak eta pilatutako harlauzak ikus daitezke, pago, iratze eta txillar artean. Buzoi polit askoa ere bai, orkatz bat irudikatzen duen metalezko eskulana. Badu tontor honek ordea beste berezitasun aipagarri bat: errotarriak. Antza denez tontorraren inguruan pilatzen diren harlauzak errotarriak egiteko erabili izan dira eta bada bertan oraindik erdi-eginik eta hautsita gelditutako zenbait ale. Gainontzean baso eremu zabalez inguratuta dago mendia eta ibilbide luzea eskatzen du gertuen dauden herrietatik.

Komentariorik ez..

Near targets

ERIDE 1 zutarria (144 m.ra) · ERIDE 2 zutarria (164 m.ra) · ERIDE zista (276 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints