Skip to main content

Erga mendia

gorosabel·k

2005/06/09 - 22:18

Mendia eta aterpea ermitaren ataritik | ©inaxio (2005-07-18)
Altuera
1.094 m
Beste izenak
Trinidad de Erga
Zerrenda
Abiapuntuak
Aginaga · Aizkorbe · Irurtzun
Lurraldea

Mendi ederra da Erga, ikusgarria, Biahizpeko mendizintzurraren ingurua batez ere, nahiz eta autobideak desitxuratuta utzi. Biahizpekoak ez ezik, karaitzezko beste haitz mutur ugari ditu HMko isurialdean, baina igotzeko mendi erraza da, atsegina, bidezidorretan euriaren ondotik pilatzen den lokatza alde batera utzita. Ohiko igoerabide guztiek bilatzen dute Trinitatearen ermita, gandorraren HEko mutur baten eskegirik dagoena. Tontorra minutu gutxira dago, urrutira gabe. Ermitaren aldamenean mahai eta eserlekuz atondutako aterpea ere badu. Aizkorbe izan daiteke abiapuntu interesgarriena, joan-etorria bide ezberdinetatik egiteko aukera eskaintzen baitu: biak elkartzen dira herriaren goialdean dagoen ermita txikian. Porlanezko bide zabal baten gora abiatzen dena marra zurigorriz markatuta dago.

Oso gertu (< 1.000 m)

Allegain mendia (602 m.) · Trinitatea eraikina (690 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Erga Irurtzundik Irurtzun 750 m inaxio
Latasa - Argain - Mundumalkorra - Erga Latasa 800 m inaxio

Komentarioak

  • account_circle

    Gorka·k bidalia 2002·ko Uztailaren 13·an - 16:53etan·an

    oso mendi polita da bidea asiera ezik oso erraza da gutzienez Aginagatik igutzen baldin bazara gainea trinitateko eguna dago kriston ambiente polita sortzen dena mendiaren bidean trinitateko eliza dago eta baita lo egiteko leku bat bainan toki horren giltza lortzeko herrian eskatu behar datontorra elizatik urbil dako eta ikusgarria da benetan, etor zaiteztete

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Ekainaren 8·an - 19:09etan·an

    Entzunda daukat ermitari buelta bat emanez gero haginetako mina berahalakoan pasatzen dela.
    Eta nik itsuan sinetsi, haren atzean sekulako amildegia dago eta...

  • account_circle

    Oskar_Garcia·k bidalia 2005·ko Irailaren 22·an - 13:49etan·an

    Epa!!!!!!!!!!
    Irurtzuntik igotzeko ze bide hartu behar da? Eskerrik asko.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Irailaren 28·an - 14:31etan·an

    Epa!!!

    Ea, Irurtzunetik bertatik igotzeko aukera izango da, pare-parean dago eta, baina aukeran Aizkorbetik igo daiteke, handik oso gertu, Irurtzun eta Aginaga artean. Errepide nagusitik Aizkorbe barrena sartu eta eliza ondoan edo pixka bat beherago frontoi ondoan badago kotxea uzteko lekua. Eliza ondoan dagoen porlanezko pista hartu eta ez dago aparteko zailtasunik. Porlanezkoari bastante loituta egoten den beste pista txikiago batek segitzen dio (ezkerretara). Alambrezko eta egurrezko ataka bat eta metalezko beste bat pasa behar dira eta egurrezko bi señalizazio daude: lehena \"trinitatea\" jartzen duena, bide ona.
    Bigarrenari, apenas irakurtzen ez denari, ez jaramonik egin (beheruntz doa GR-ko beste ibilbide batean). Gorantz segiz, aska bat dago, bide ona. Hortik aurrera ez dago galerarik. Tartean margo txuri-gorriak edo oriak badaude. Justu ermita aurretik beste hesi bat pasa behar da. Alde batean ermita dago, bestean gailurra.
    Ez da zaila, segituan egiten da eta bista onak daude.

  • account_circle

    Oskar_Garcia·k bidalia 2005·ko Urriaren 16·an - 10:49etan·an

    Ostiral goizean egon ginen Erga mendian. Aizkorbetik igotzen dan bidea aparta da eta ez dago zailtasunik. Eskerrik asko zure laguntzagatik. Datuak: Igoera 55 minututan eta jeitsiera 45 minututan. Trinitatearen ondoan dagoen aterpea primerakoa da.

  • account_circle

    gorosabel·k bidalia 2005·ko Irailaren 27·an - 23:11etan·an

    Pasaden astean egindako argazki zein gps track ibilbide bat bidali dut, baita ere mapa zati bat, non ibilbide hori oso ondo ikusten den. Nik Aginagatik igo nintzen, ta behin goian beste bide bat aurkitu nuen, hortik joan eta Aizkorbera heldu nintzen. Aizkorbe-tik igotzen den bidea, ASKOZ gomendagarriagoa da bestea baino, senda polit bat zuhaitzen tartean aurkituko dituzu, aldiz, Aginagatik joanda, pista itzuzi ta zakar bat aurkituko dezu...

    Aizkorbeko bidea gomendatzen dut.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Allegain mendia (602 m.) · Trinitatea eraikina (690 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi