Skip to main content

Gazteluaitz mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

gazteluaitz | ©txintxurreta (2006-04-30)
Altuera
927 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Arantzazu
Lurraldea

Bada Arantzazuko hegoaldean karaitzezko haitz zerrenda ikusgarri bat, Begiolatza eta Urkulu erreken artean. Ez dira handiak, baina bai harroak eta malkartsuak. Gazteluaitz horietako bat da eta bere iparraldeko horma zutagatik nabarmentzen da bereziki, Arantzazutik Urbiara abiatzen den ohiko bidetik begiratuta. Alde hartatik ezinezkoa ematen badu ere, zailtasunik gabe igo daiteke ekialdetik inguratu eta bere hegomendebaldeko isurialdean gora eginez. Ibilbidea osatu nahi izanez gero gertu gelditzen dira Arriona (933 m) hegoaldean eta Erbizaskun (882 m), Bellostegi (792 m) eta Aitzabal (766 m) ekialdean.

Mendialdea*
Aizkorri

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Gasteluaitz, el Naranjo de Arantzazu Arantzazu Tito Pueyo

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Azaroaren 8·an - 15:29etan·an

    Zenbat Gazteluaitz daude? Nik gutxienez bi ezagutzen ditut. Bata hemen azaltzen dena eta bestea Araotz aldetik joanda Andartoren parean dagoen aitza. Hain justu ere, inguru haietan bada erreka bat non Gazteluaitzeko Ur zuloa dagoen.
    Gazteluaitz izena nondik dator? Gaztelu+aitz? Inguru haietan gazteluren bat egon ote zen?

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Otsailaren 4·an - 15:25etan·an

    Norbaitek ba al daki non topa ditzaket Gazteluaitz-eko eskaladari buruzko xehetasunak?
    eskerrikasko.

  • account_circle

    Oskar_Garcia·k bidalia 2004·ko Ekainaren 12·an - 15:24etan·an

    Gipuzkoako eskalada gida liburuan krokisak dauzkazu. Izenik gabeko hiru bide aipatzen ditu liburu honek. Lehenengoa (hiru zati, IV+,IV+ eta IV+), bigarrena ( 6b+,6a+ eta IV+) eta hirugarrena ( 6b+,6a eta 6b). Bide guztiak ekipatu gabe daude, materiale guztia eruan beharko dezu (fisuroak, friendsak, etab.)

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2007·ko Apirilaren 14·an - 21:01etan·an

    kaixo, ea norbaitek badaki oinez igo al daitekeen ala ez mendi honi, ,,,Euskal Herriko mendien katalogoan ikusi det eta horrialde hontan eskalatzailearentzat dela ematen du mendi hau,,,,,,,ezkerrik asko.Gabi

  • account_circle

    mou·k bidalia 2007·ko Uztailaren 26·an - 11:51etan·an

    Kaixo Gabi.
    Gazteluaitz ikusita ala da eskalatzaileentzat dela, baina, igo daiteke eskalatu gabe. Horretarako Urbiara doan bidea hartu eta Kotxeentzat sarrera itxia dagoen arte joan. Bertan eskubitara hartu beherantza jo eta Gazteluaitz igotzeko hego ekialdetik abiatzen den bidetxur bat dago totntorreraino eskalatu gabe baina arreta handiz igoera gogorra eta harriak daudelako, baina, arriskurik gabe.Animo.

  • account_circle

    Leazpiarra·k bidalia 2007·ko Uztailaren 28·an - 13:42etan·an

    Bada Gazteluaitzera igotzeko beste era bat, ederra baino eskalada erreza behar duena. Orrialde hontako 2. argazkian ikusten den aristatik da, "Enaitzetik ikusita" jartzen duena. Errex iritsiko gara "Gendarme" txiki horren albora, baino hemen eskubialdera jo beharko dugu hamildegira urbilduz ta bertatik gora zirrikitu horizontal batzutan esku ta oinak erraz sartuz. Erraza da (IIº asko jota), baino arriskutsu xamarra. Zorionez bide normaletik jaitsi leike.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi