Haltzamendiinaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Baigura mendiak Bidarrai aldera luzatzen duen bizkar luzean nabarmentzen den tontorra da Haltzamendirena. Ez dago gora-behera handirik bien artean eta neke handirik gabe egin daiteke bien arteko bidea, baina beste kontu bat da Errobi (fr. Nive) bazterretik abiatuta: 700 m baino gehiago dira aldapan gora. Asfaltatutako pista zabal batek bide erdia egiten du, Bidarrai aldeko Latxaia auzotik Harberga baserriraino, eta autoz egin daiteke tarte hori bidea asko laburtuz. Gainaldeko larreetan zenbait bidezidor ikus daiteke, gandorrari jarraituz edota hura saihestu eta Mendebaldetik inguratuz. Ekialdeko isurialdea malkartsuagoa da. Orzaize nahiz Bidarrai aldetik igotzen diren bideak Hegoaldeko bizkarrean bat egiten dute, gero gandorrari jarraituz tontorrera heltzeko, zailtasun handirik gabe. Gandorreko haitzak erraz inguratu daitezke ezker aldetik. Tontorrean tako geodesiko bat eta harripila bat ikus daitezke, bata bestearengatik metro batzuetara. Hara helduz gero, zaila da Baigurari uko egitea: 2 km inguru besterik ez da, eta oso bide polita. |
|