Skip to main content

Hauskoa mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorrean karraitz mutur batzuk besterik ez | ©inaxio (2005-10-16)
Altuera
1.268 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Behorlegi · Landerre · Hozta

Arbaila Euskal Herriko mendimultzo karstiko zabalenetakoa da. 1000-1200 metroraino pagadia da nagusi, batzuetan lapiaz nahasi eta deserosoak ezkutatzen dituena. Geografia zail horrek salbatu ditu seguruenik baso eder horiek aizkoratik.
Arbailetako hegoaldean pagoak ez dira hain sarri eta larre gozoak hedatzen dira. Bohokortia, Behorlegi eta Hauskoa bera adibide. Azken bi mendi horiek Donibane Garazitik ikusita osatzen duten irudia klasikoa da Iparraldeko mendizaleen artean.
Hauskoako igoerak ez du zailtasun handirik. Landerreko lepotik (1072m) malda belartsuak gainditu besterik ez dugu egin beharko. Beheragotik has genezake txangoa, Behorlegi eta Urondoa herriak pasata, Etxeberri bordan hasten den bidetik.
Iparraldetik abiatzen diren ibilbideak kast deseroei egin behar izaten diete aurre. Horrek, zuhaitz erorien trabarekin batera, zailtasun handiak jartzen ahal dizkio mendizaleari. Honi guztiari sarritan sartzen diren lainoaren arazoa gehitzen zaio. Ezinbestekoa izanen zaizkigu mapa, bruxula, GPSa... eta egonarri handia.

Mendialdea*
Arbaila

Oso gertu (< 1.000 m)

ARROSKUA harrespila (756 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Behorlegi eta Hauskoa Landerreko lepoa zuriain

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

ARROSKUA harrespila (756 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi