Ibarra

zuriain-k sortua, 2009, azaroa 16 - 11:19
Garaiera 989 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.643562, Y.4722108
WGS84 42.636180 N, -1.250306 E.
Beste izenak Gindanesa
Abiapuntuak Leireko monasterioa, Irunberri
Gertu Raso de la Mata mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Ibarra
Ibarra Romastacatik ©zuriain

Leireko mendilerroaren mendebaldeko muturrean, soka nagusitik berezita, garaiera apalagoko mendimultzo txiki bat hedatzen da, ezezaguna izanagatik ere interes handikoa dena.
Gora-behera handirik gabeko ordoki zabal batek hartzen du mendimultzoaren gainaldea, non mediterranear erako landaretza nagusi baita. Kareharria malkar ikusgarrietan azaltzen da hegoaldeko isurialdean, baita gainalde osoan ere, harritza eta karst deserosoen moduan.
Mendimultzo txiki honetan hainbat gain aipagarri daude: Trinitatea mendebaldean, Romastaka eta Ibarra ekialdean.
Ohiko igoera Irunberritik abiatzen da, Fayarko bidean gora, mendimultzoa iparraldetik inguratuz, Ibarrako leporaino (923m). Handik aurrera bidexkak bilatuko ditugu ezpeletan barrena, gailur lau baina panoramikoraino. Lepo horretara ere Leireko monasteriotik irits daiteke, monasteriora iritsi baino ehun bat metro lehenago hasten den pistan barrena. Beste aukera bat Irunberrin Trinitateko bidea hartzea da. Behin Trinitateko erpinera iritsita, bidexkak eta argiguneak bilatuko ditugu landaretza trinkoan zehar, nahiko deserosoa izan daitekeena.

Irudiak

****

***

****

***

****

****

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Lotutako orriak