Iguzkimendi

zuriain-k sortua, 2009, iraila 28 - 11:47
Garaiera 846 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.628311, Y.4792104
WGS84 43.268958 N, -1.420196 E.
Beste izenak Iduzkimendi, Iguzki
Abiapuntuak Baigorri, Latxia, Otsondo
Gertu IGUZKIKO TONTORRA trikuharria, IGUZKIKO TONTORRA harrespila, IGUZKI IPAR harrespila, IUSKADI (Meatseko lepoa) trikuharria, MEATSEko lepoa harrespila, IGUZKI HEGO harrespila, IGUZKI HEGO 3 harrespila, MEATSEKO BIZKARRA harrespila, MEATSEKO BIZKARRA zutarria, ARTZAMENDI (Meatseko bizkarra) zutarria, IGUZKI zutarria, IGUZKI EKIALDE tumulua, MEATSEKO BIZKARRA 2 zutarria, IGUZKI MENDEBAL trikuharria, IGUZKI mendebalde harrespila, IGUZKI mendebalde tumulua, IGUZKIEGI zutarria, MENDITTIPIKO BIZKARRA zutarria, MENDITTIPIKO BIZKARRA harrespila, ZELAI trikuharria, ZELAI 4 (Mendittipi) harrespila, ZELAI harrespila, ZELAI zista, ZELAI zutarria, Artzamendi mendia.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Iguzkimendi
Iguzkimendi ©zuriain

Bere izenak iragarri bezain ederra da Iguzkimendi. Edonondik ikusita, kono itxurako profil airosoa du, bere hegi piku belartsuak goitituz Artzamendi itxuragabearen aurrean. Bere anaia potologoaren aldean, Iguzkimendik bisita gutxiago jasotzen du: txikixeagoa da... eta tontorrerainoko errepiderik ez du. Horrek turista andana batetik libratuko gaitu, gehienak Mehatseko lepoan geldituko baitira.
Nafarroa Garaiko, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko mugek bat egiten dute Mehatseko lepoan, eta Iguzkimendiko gailurrean bertan Nafarroa Garaiko eta Lapurdiren arteko mugarria ikusiko dugu. Ez dira horiek inguruetan aurki ditzakegun harri interesgarri bakarrak. Monumentu megalitikoz josia daude Iguzkimendiko inguruak, famatuenak izanik Mehatseko lepokoak.
Iguzkimendiren oinetan, hegoaldean, Aritzarkungo ibar nafarra dago, Itsusiko Harri famatuekin. Hegoalderago Urritzate ibarra dago, Gorramendi eta Iparlaren artean estuturik. Ibar hauek Nafarroa Garaikoak dira, baina harrigarriro, errepidezko loturarik ez dute herrialdearekin. Geografiak ez du mugez ulertzen.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

****

***

***

****

***

***