Skip to main content

Irulegi mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Elortzibarretik | ©inaxio (2005-05-11)
Altuera
893 m
Beste izenak
Lakidain · Laquidain
Zerrenda
Abiapuntuak
Idoate · llundain · Lakidain
Lurraldea

Elortzibar eta Arangurengo bailarak bereizten dituen mendi multzoko tontorrik garaiena da Irulegirena eta bisitari asko erakartzen duela dirudi, bideetan egindako arrastoa ikusita. Badira tontorrean, buzoia eta erpin geodesikoarekin batera, eraikin zahar baten hondarrak, ezpel artean erdi ezkutatuta. Ezpela ez da ordea pasaera galarazi edo ikusmira kentzeko adina, ikusmira zabala da alde guztietara. Inguru polita eta garbia da.

Azken aldi honetan indusketa lanak egiten ari dira Irulegiko gailurrean, eta orain gaztelu handiaren oinarriak bistan daude. Harrigarria da gaztelu honen tamaina eta garrantzia. Antza denez, Irulegiko Harria Burdin Arotik erabili izan da gotorleku gisa. Antzinako oppidum hura erromatarren gerra zibiletan suntsitu zen. Erdi Aroan Irulegiko gaztelua Iruñerriko handien eta garrantzitsuenetako bat izan zen. Bake denboretan 10 bat soldadu besterik ez zen bertan bizi, baina Gaztelaren kontrako gudaldietan ehunka armagizon babesten ziren gotorleku handi honetan. Nafarroako konkistak Irulegiko amaiera ekarri zuen: Gaztelako tropek erresuma zaharreko gotorleku eta gaztelu guztiak suntsitu zituzten. Gaur egun gehienak desagerturik daude.

Mendialdea*
Aranguren

Oso gertu (< 1.000 m)

Irulegi gaztelua (9 m.) · San Martin eliza (803 m.) · Lakidain tokia (843 m.) · Elutsmendi mendia (978 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Apirilaren 5·an - 01:54etan·an

    Lakidain herritik igaten da hobekien. Hilerriaren ondoan pista zabala utzi eta bertan hasten den bideari lotuz abiatuko gara. Basoan barna (pagoak eta guzti!) segitu harik eta soilune zabal bat topatu artio. Handik Itzagako Peña zoragarri ikusten da. Han berean bidexka bat hasten da ezkerraldean. Huraxe segituz kaskoraino iritsiko gara. Bertan zaintze-dorre bat izan zitekeenaren hondarrak daude. Guztira 45 min. Udaberrian hagitz ederra. Animatu!

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Irulegi gaztelua (9 m.) · San Martin eliza (803 m.) · Lakidain tokia (843 m.) · Elutsmendi mendia (978 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi