Skip to main content

Irunberriko Trinitatea mendia

zuriain·k

2009/06/24 - 10:00

Uraren lan ikusgarria | ©zuriain (2009-06-24)
Altuera
846 m
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Ilunberri · Liedena · Leire
Lurraldea

Ibarrako arroilak bereizten du Leireko mendilerroaren mendebaldeko muturra multzo nagusitik, bizkar luze bat isolatuz. Gorabehera handirik gabeko eta ezpelez jositako mendi honek, ordea, labar ikusgarriak altxatzen ditu hego-mendebalderantz, hurbileko Irunberriko Arroileko hormekin lehiatu nahiz bezala. Malkar zorabiagarriek, harrizko zubiek, gendarme bakartiek elkar hartzen dute bideari xarma berezi bat emateko. Nolanahi ere, kontuz ibili behar da haurrekin edo ohitura handirik gabeko jendearekin joanez gero. Bideak zailtasun berezirik ez duen arren, amildegi handietatik hurbil dabil uneoro, eta zenbait tokitan eskuak erabili behar izanen ditugu harriari heltzeko. Kable bat dago jarrita tximinia txiki bat errazago igarotzeko, eta bidea oro har malda handikoa da.
Harrigarriro, Trinitateko erpin geodesikoa ez dago bizkarreko gailurrik altuenean. Antza denez, teknikoek urrundik ikusteko moduko toki bat aukeratu zuten, garaiagoak diren Romastaka (931m) eta Ibarra (989m)gainei muzin eginez.
Bide eder bat markaturik dago Trinitateko baselizatik erpin geodesikoraino eta bertatik, labar eta malkarretan behera egiten du Irunberriko Arroileko bidearekin bat eginez, txango zirkular eder baterako aukera zabalduz.

Oso gertu (< 1.000 m)

Irunberri I arkua, begia (274 m.) · Irunberri II arkua, begia (697 m.) · Irunberriko Trinitatea eraikina (935 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Ibarra eta Trinitatea Irunberriko arroilatik Irunberriko arroileko aparkalekua 750 m inaxio

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2009·ko Ekainaren 24·an - 23:05etan·an

    ikusgarria da lekua. egingo diot bisita halako batean. ibilbidea prestatzeko gomendiorik?

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Ekainaren 25·an - 09:27etan·an

    Kaixo, Inaxio. Oraintxe jarriko dut tracka eta ibilbidea, baina gomendiorik hoberena zera da, bero egunetan ez joatea: ia ez dago toki ospelik, zuhaitz gutxi eta eguzkitara egin behar da bide gehiena. Beraz, ur asko eraman eta arropa egokia!

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Irunberri I arkua, begia (274 m.) · Irunberri II arkua, begia (697 m.) · Irunberriko Trinitatea eraikina (935 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi