JaraEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Jarako gailurra ©zuriain Bi Errobi ibaiek bat egiten dute Eihartzen, Jara mendiaren iparrean. Hau dugu beraz Errobi ibaien arteko mendikate luzearen azken mendia, beste gainetatik Irulegiko atakak bereizita. Inguruko mendien antzera, (Larla, Arradoi, Baigura...) Jara ederki bakarturik dago. Mendiak Baigorri eta Donibane Garaziren aldera luzatzen ditu bere hegi piku belartsuak. Iparraldean, berriz, erliebea harrotu eta gandor ikusgarriak altxatzen dira Arrosa aldera.
|
![]() |
nahiko luzea
Mendi nahiko itsusia da bista nahiko politak eduki arren.Gainera dena pista da