Skip to main content

Laraille mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Acheritoko Iboia Larailleren oinean | ©inaxio (2002-05-29)
Altuera
2.147 m
Beste izenak
A Ralla
Zerrenda
Abiapuntuak
Oza · Lescun
Lurraldea

Lescun eta Ozako bailarak bereizten dituen mendi kateko tontor nabarmenenetako bat da Laraille, baina urrutira gabe dituen Zuriza aldeko mendi handiek itzaltzen dute bere izena: aurre aurrean ditu Petrechema, Acherito, Hiru Erregeen Mahaia eta hegoalderago Castillo de Acher, Bisaurin... Jende asko biltzen du halere bere oinean dagoen Acheritoko Iboiak, izan ere paraje ederra da benetan.
Irudia ikusi besterik ez dago:

Mendialdea*
Oza-Lescun

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2005·ko Ekainaren 1·an - 20:24etan·an

    Atzaldeon, ekainaren bukaera aldera Atxeritoko lakuaren bukle famatua egitekotan gaude: Guarrinzatik Laraille igo eta lakutik pasa eta gero, berriro behera joan. Iradokizunak edota ibilbidearen informazio gehiago jasotzea eskertuko nizueke, ez baitago askorik erdiesteko ez Interneten ezta hemen ere.
    Eskerrik.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2005·ko Ekainaren 4·an - 10:07etan·an

    Badira urte batzuk bertan izan nintzela, baina gogoan dut nahikoa bide garbia zela aintzirara igotzen zena Guarrinza aldetik, Acheritoko erreka eta Aragon erreka elkartzen diren lekutik abiatuta (letrero bat bazen bertan). Jende askok egiten du aintzirako bidea, oso paraje ezaguna eta ederra baita. Larailleko igoera ez da horren nabarmena, baina ez dauka zailtasun handirik. Aintziraren aldetik igotzeko bide errazena ura isurtzen duen lekutik abiatzea da, Ekialdera, gandorrari jarraituz lehendabizi eta ezker aldetik saihestuz berau harrotzen denean, tontorraren hegoaldeko egira heltzeko. Handik aurrera gandorrari jarraitu behar zaio tontorrera heltzeko.

  • account_circle

    Minte·k bidalia 2005·ko Ekainaren 6·an - 09:06etan·an

    Guk ere joan den urtean buelta hori bera egiteko asmotan ginen, Guarrinzatik Atxeritoko lakurako bidea ezkerretara utzi eta aurrera segi genuen Las foyas de Santa Maria izeneko lekuraino. Hor erne ibili behar da. Perspektibak ez dira oso argiak eta tontorra zein izan daitekeen asmatzea ez da erraza, nahasteko aukera handia dago. Mapa eta iparrorratza lagungarriak dira. Inguru horretan eta bide argirik gabe, hasieran ezkerraldera egin behar da, ipar-mendebaldera, eta aurrerago guztiz mendebaldera joateko lepo nabarmen samar baterantz. Tontorra lepo horren eskuinetara dago.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2005·ko Ekainaren 6·an - 16:22etan·an

    Goiko argazki panoramikoa eredu hartuta, punta bikoitza hori da ezta? erdialdean dagoena, nahiz eta eskubikoa altuagoa dirudien. Oraindik ez dakigu igoera Foyas de Santa Mariatik egin (Atxeritoko iboitik jeisteko) edota aldrebes. Erakargarriagoa iruditzen zait lehenengo aukera. Kontatuko dizuet uztailean. 1000 esker erantzunengaitik.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2005·ko Uztailaren 17·an - 19:26etan·an

    San Juanetan egin beharreko txango hau egun hauetan burutu dugu arazo desberdinengatik. Abiapuntua Guarrinzako parajea, Ozatik 2 kmra. Atxeritoko lakuko bidea markatuta dago, baina nahiko gogorra egiten da. Ordu t\'erdian iritsi ginen. Heaseko bretxa erdietsi genuen, Laraille eskubiko punta izango zelakoan, baina hura ustekabea biderik ez zegoenean. Buelta berriro eta eskubiko puntaren eskubiko aldetik atakatu nuen. Panorama ona eta eskertzeko bainua lakuan. Totalera 6 orduko martxa. Merezi duen bidea da.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi