Larre

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 796 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.583450, Y.4776550
WGS84 43.135221 N, -1.975232 E.
Beste izenak San Lorenzo
Abiapuntuak Berastegi, Elduain, Izaskun.
Gertu San Lorentzo ermita, GOROSMENDI trikuharria, BEIBATARI tumulua, MOA tumulua, ? eremu tumularra, San Anton ermita, Santa Kruz ermita, San Sebastian ermita.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak EHMK.
images
Larre
Salontxon ermita tontorrean, HEtik ©inaxio

Ipulino eta Uzturre lotzen dituen mendikate luzeko tontorretako bat da Larre edo San Lorenzo (Salontxo). Tontorrean pagoz inguratuta duen ermitari zor dio bigarren deitura hori. Eraikin esanguratsua da hau Berastegiko herritarrentzat: euren armarrian ageri da eta San Lorentzo dute patroitzat (erromeria ere egiten omen da abuztuaren 10ean).

Tontorrean bertan antena instalazio zatar batek hondatzen du ikuspegia. Andoaingo autobideak zeharkatzen du alderik alde eta bera da oztopo handiena Berastegi aldetik abiatuz gero. Ehiza postuak ditu HEko bizkarrean. Antenara heltzen den pista da igoerabide narbarmenena, baina politagoa da Gorosmendiko lepotik Mugako lepora bitarteko bidea egitea, gandorretik gehiegi urrundu gabe zeharkatzen duen bidezidor polita erabiliz.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

**