Larredez mendia

inaxio·k

2006/07/16 - 16:06

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20240408)
3566 klik
Altuera:1.103 m
Beste izenak: Atxuri
Abiapuntuak:
  • Alangua
  • Egileor
  • Erroeta
Lurraldea:Araba

Ez da gehiegi nabarmentzen tontor hau lautadatik begiratuta Santa Elena eta Arrigorrista artean, baina bi horien arteko ertz luzea ezagutzea merezi du. Haietan ez bezala Larredez aldean pagadiak ez du lortu hegoaldeko isurialdera sartzea eta ertzaren itzalean gelditua da, aldapa handiari eutsiz. Hegoaldeko isurialdean karaitza da nagusi eta horri zor dio, seguraski, bere beste izena, Atxuri alegia. Gorabehera oso txikia da gainaldean eta erraz egiten da bidea; neke handirik gabe sar daiteke, beraz, lehenago aipatutako bietako batekin ibilaldi berean. Igoera politena Egileor aldetik abiatzen da, mendebaldeko San Juaneko mendatera igo eta gandorrari jarraituta; baina ekialdetik ere igo daiteke, Alanguako mendatetik; eta hegoaldetik, Erroeta aldetik, zer esanik ez, neke handirik gabe gainera.
Lehenago egonagatik, ez dago gaur egun mendi hau EHko mendien katalogoan.

Mendialdea*: Iturrieta

Komentariorik ez..

Near targets

REPASABEL eremu tumularra (772 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 44·ra, 44 guztira