Skip to main content

Madalen mendia

iturrizar·k

2005/06/09 - 22:18

Ikuspegi zabala Irañeta aldetik | ©inaxio (20040527)
Altuera
860 m
Beste izenak
Madalenaitz
Zerrenda
Abiapuntuak
Madotz · Iriberri · Ihabar
Lurraldea

Ez da mendi handia eta erraza da oharkabean bazterrean uztea, bai baititu aldamenean beste asko bera baino handiagoak. Baina bertara inguratuz gero aise nabarmentzen da, iparraldeko isurialdean zutitutako horma zuzena batez ere, goitik behera ebakitako mendia baitirudi. Mendebaldeko nahiz Hegoaldeko isurialdeak ere nahiko gaitzak dira; Ekialdekoa da igoerarako erraztasun gehien eskaintzen duena. Ez da erraza halere buzoia atzematea, txarak estalitako eremuan bilatu beharko duzue, sastraka artean galdu nahirik dabilen xenda bihurriari jarraituz.

Mendialdea*
Aralar

Oso gertu (< 1.000 m)

Madalen baseliza (90 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Madalen eta Aritzabal Hiriberritik Hiriberri 550 m inaxio
Irañeta .. Madalenaitz Irañeta inaxio

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2004·ko Apirilaren 29·an - 12:00etan·an

    kaixo mendizaleok!!!!
    Jakin gura nuke, ea Madalenaitzera igotzeko Madotz-etik zer moduzkoa den, hau da, zailtasunak, abiapuntua konkretuki, iraupena eta xehetasunak. mendi honek duen itxura bitxia duk, puska handi bat da eta bertara igotzeko madotz-etik ez dakit zein den. Norbaitek baleki eskertuko nikek erantzutea. AIO.

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Otsailaren 23·an - 08:53etan·an

    Aspaldi igo genuen haitz hau, baina Uhartetik abiatu ginen. Oraingo honetan, baina, Madotzetik abiatzea erabaki genuen, eta bidenabar Urbaran edo Aritzabal mendia ere igo. Egun hauetakoren batean tracka ere igoko dut, baina GPSik gabe igo nahi duzuenontzat ibilbidea deskribatuko dut.

    Madotz herritik ehun bat metro lehenago (Irutzundik igota) badago porlanezko zabalgune bat errepidearen eskuinaldean, Aralerreko biraren kartel batekin. Hor autoa utzi eta errepidearen bestaldean hasten den pista harritsua hartuko dugu. Pista horretatik 1100 bat metro eginen dugu, ezkerraldean zelai hesitu bat ikusi arte. Zelaia inguratu eta biderik gabe jaitsiko gara hurbileko lepo batera. Lepora iritsi baino lehen pinudi bat ikusiko dugu: hobe da barnean ez sartu eta ezkerraldetik (ekialdetik) inguratzen duen bidexka bat hartu. Bide horrek zuzenean Urbaran mendiko lepora eramanen gaitu. Hor pista bat ikusiko dugu, baina momentuz pistari kasurik ez, eta zuzenean Urbaran mendiko gandorrera igoko gara: bost bat minutu besterik ez digu hartuko eta panorama eder batez gozatuko dugu. Lepoko pistara itzulita, hurbileko Olazabalgo harratera jaitsiko gara. Behean, Sakanan, Berastegiko baseliza ikusiko dugu. Madalen Haitzeko gandor luzeari ekinen diogu. Hasieran bidexka batek gainaldean jarriko gaitu. Handik aurrera mendiaren gora-beherei ekinen diegu. Zailtasun bakarra amaieran izanen dugu: gailurraren inguruak ezpelez josita daude, eta karst moduko ingurua dago. Baina bidexkari arreta jarriz gero, ez dugu aparteko zailatasunik izanen. On egin!

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2007·ko Apirilaren 7·an - 20:27etan·an

    Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
    "Arraroa dirudien arren, alderdi horretako biztanleek ez dute generikorik gehitzen (-aitz) adbokazioaren ostean.
    Aunque pueda resultar un poco extraño, los habitantes de la zona no añaden genérico (-aitz ‘peña’) a la advocación."

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Madalen baseliza (90 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi