Skip to main content

Mandoegi mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Urepeleko lepotik | ©inaxio (20060325)
Altuera
1.045 m
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Arano · Eskibar · Goizueta · Plazaola. (N.)
Lurraldea

Adarra-Urepel mendilerroko gainik altuena ez izanagatik ere (ohore hau gertuko Urepelek du), Mandoegik erpin geodesikoa ez ezik, mendizaleen arteko ospea ere bereganatu du. Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko muga mendi soka honen gainaldearen zati luze batean zehar doa, baina Adarraraino iritsi aurretik, Garagartza mendirantz egiten du, Arano herriaren gainean.
Txango gehienak Arano eta Goizueta herrietatik abiatzen dira, gain nagusietatik hedatzen diren bizkar luzeak jarraituz. Leitzalarreako zonaldetik ere abiatzen da ibilbide interesgarrienetako bat. Gipuzkoa aldetik, ordea, txangoak oro har luzeagoak eta zailagoak dira, pinudi handietan barna.
Mandoegi izenaz gain, Mikel Belaskok Auntzbizkarreko Dorrea ederra ere jasotzen du.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Irailaren 1·an - 18:22etan·an

    Hirugarrengo saiakeran erdietsi nuen gaina, Ireberrekin jazo zaidan legez. Hori guztia laino zatarra zela eta.
    Aranoko herri nafarra izango dugu abiapuntu, Hernani eta Goizueta lotzen dituen karreteraren erdian. Itsasoa herritik ikusten den herri nafar bakarra da. Kostata sinetsi nuen datu hori, baina esperientziak hala dela erakutsi dit.
    Añoñeko gune megalitikora iristea da zatirik aspergarriena, ordu bateko pista itsusi baten ondoren. Bertatik, Mandoegi, gure ezkerrean agertzen den muino belartsua da. Eskubitara, Adarratik datorren gandorra ikusiko dugu, euskal trabesiarik mitikoenetarikoa. Egunen batean egin beharko... .
    Añoñetik xenda belartsu bat ateratzen da Mandoegiruntz. Berau hartu eta lepo batera iristean, hesia igaro eta azken aldapa igo. Panoramika dezentea, batez ere pirinio kuttunak begiztatzen badira. Indartsu bazaudete, jarraitu gandorra ordu batean zehar Urepel eta Altzadiruntz. Mandoegik berak soilik, 3 ordu t\'erdiko txangoa eskatuko dizue.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi