Skip to main content

Montejulio mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Julioko txartelontzia
©zuriain (20091200)
Altuera
998 m
Beste izenak
Alto de Lerga
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Lerga · Olleta · Uzkita
Lurraldea

Julio mendiak izen bereko herrixkatik hartzen du izena. Herri hau, Bizkaia zonaldeko beste hainbaten antzera (Loia, Arteta, Getadar...) aspaldi jendez hustu eta endekatze azkar baten biktima bihurtu zen. Garai batean, Nafarroako Diputazioak lur hauen baso-berritzeari ekin zion, pinuak aldatuz gehienbat, eta gaur egun Ezprogiko baso zabalak estaltzen du Bizkaiako bazter hauek.
Bizkaia izenari dagokionez, badirudi garai batean nahiko hedaturik egon zela gure toponimian. Aditu gehienak bat dator bizkaia toki garaiak izendatzeko erabili zela, eta Patxi Salaberrik erdarazko "sierra"-ren baliokidetzat jotzen du.
Julio mendiak, bestalde, ez du mendizaleon balioesten ditugun tasun askorik: bizkar oihantsu eta lau samarra da, gailurretik paisaia handirik ez dugu izanen, eta parke eolikoko haizerrotak nahiko hurbil gelditu zaizkio, paisaia itsustuz eta mendiak pistaz eta errepidez josiz.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentarioak

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2006·ko Uztailaren 9·an - 16:57etan·an

    Euskal Herriko Mendien Katalogoan, 2006-1ko argitalpenean egindako zuzenketa:
    "<cite>Katalogatu nahi den gailurra mendilerro horretan iparralderen gelditzen dena da eta <strong>Julio</strong> morturutik hurbil samar. <strong>Alto de Lerga</strong>, ostera, Lerga eta San Martin Unx lotzen dituen errepidearen pasalekua da. La cima que quiere catalogarse es la más septentrional de ese cordal, bastante cerca del despoblado de <strong>Julio</strong>. El <strong>Alto de Lerga</strong>, por el contrario, es el paso de la carretera que une Lerga con San Martín de Unx.</cite>"

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2008·ko Apirilaren 15·an - 20:36etan·an

    Alto de Lerga izeneko mendixka aipatzen duzuenez, ongi iruditu zait hemen Alto de Lergako (992m, Koord. 30T 623686 4716782) gailurraren argazki bat jartzea. Julio mendiarekin nahasketarik gerta ez dadin...

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi