Skip to main content

Ortzantzurieta mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Ortzanzurietako gailurra | ©zuriain (20121023)
Altuera
1.567 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Auritz · Ibañeta · Orreaga
Lurraldea

Pirinioaren mendebaldetik hasita 1500 metroak gainditzen dituen lehen tontorra da Ortzantzurietarena, Astobizkarren baimenarekin.
Edonondik ikusita ere, larderiazkoa da Ortzanzurietaren piramide erraldoia. Orain gutxi arte antena handi batek itsusten zuen mendi honen gailurra, eta zorionez kendu bazuten ere, haraino igotzen zen pistak bertan darrai, Ibañetatik sigi-saga. Inguruan bera baino mendi garaiagorik ez duenez, ikuspegi ezin zabalagoa izanen dugu gailurretik.
Ohiko igoera Ibañetatik abiatzen da, Donejakue bidea Lepoederreraino jarraituz eta bertatik pista zabalean barrena gailurreraino.
Bide interesgarriago bat Orreagatik abiatzen da, Don Simon mendiaren bizkar luzean gora Lepoederreraino. Orbaitzetako Olatik ere joan gaitezke, Morukoa mendian barrena. Azken bide hau ordea, mendizale trebatuenentzakoa da, txango gehiena bidetik at egiten baita, inolako seinalerik ez duten pagadi pikuetan gora.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Ibañeta .. Ortzantzurieta Ibañeta BatenBat

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 28·an - 16:51etan·an

    2002. urteaz geroztik Ortzanzurietan zegoen antena handi eta itsusi hori desagertu da, kendu egin baitute. Gauzak horrela,mendi honek dexente irabazi du.Tontorrean bete betean disfrutatu daiteke eta zortea baldin baduzu Euskal Herriko mendietatik ikus daitekeen bista ederrenetariko batez gozatu. 2001.ko uztailean nire mendizale esperientziarik politena izan nuen bertan. Ilunabarra zen, erabat oskarbi, ipar haizea eta izan daitekeen bisibilitate garden eta mugarikgabea. Pentsa ezazue Anboto, moncayo eta Midi de Bigorre!!!!! argi antzeman zitezkeela, eta 6 gradutan, uztailak 20 batean!

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2005·ko Otsailaren 18·an - 16:56etan·an

    Es el más elevado, sin embargo carece de historia por ser monte sin sin salidas. Desde la vía romana que sube del collado Itzandorre al puerto de Lepoeder se divisa perfectamente a la derecha. Hoy existe estrecha carretera a la cumbre, aplanada y herbosa, ligeramente vencida, con restos de trincheras de cuando la invasión de las tropas francesas de la Convención, en 1793. En sus inmediaciones puede verse el último búnker de hormigón de la defensa pirenaica. Lo corona una columna trigonométrica, que hace un siglo el erudito francés Gaston Paris confundió con las ruinas de la legendaria Crux Caroli, la cruz atribuida al rey Carlomagno cuando penetró por Ibañeta en el 778. Espléndidas vistas de la cadena axial hacia Huesca, con los picachos que asoman. También de los caseríos de Basse-Navarre, y de toda la llanada de Roncesvalles-Burguete. Una de esas cimas solitarias, al margen de la historia, que es imprescindible visitar alguna vez.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi