Skip to main content

Peña mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Herria (Eliza)
©Galdos (2003-02-26)
Altuera
1.070 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Kaseda · Torre de Peña
Lurraldea

Ustekabe ederra jaso genuen leku hau ezagutu genuenean, izan ere mendira abiatu eta Peña herri mortuarekin egin genuen topo. Erdi Aroko gotorlekua izan zen bere garaian eta haitz handi baten gainean eraikita dago. Ez da dagoeneko etxe askorik gelditzen, eta gelditzen diren apurrak ere oso egoera txarrean daude. Oso leku bitxia da. Mendia ez dakit zer moduzkoa izango den, hesi batekin topo egin eta beste baterako uztea erabaki baikenuen. Baina herriak berak bakarrik merezi du harainoko bidaia. Toore de Peñatik abiatuz gero, ez dago galtzerik, bide zabal batek eramango gaitu ia herriraino bertaraino. Baina mendira joan nahi izanez gero, atzera egin beharko dugu berriro, herritik gorako bidea hesiz itxita baitago. Eta, behin haraino joanez gero, aprobetxatu eta bisitatu Xabierko gaztelua ere.

Mendialdea*
Peña

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2001·ko Uztailaren 30·an - 04:06etan·an

    Peña mendiaren xarmarik handiena ez datza ez ibilbidearen ederrean ez gailurretik begiztatzen ahal direnen ikusgarritasunean, gailurretik hurbil kausitzen diren erdi aroko herriska gotortuaren hondakinetan baizik. Antza denez, Aragoiko erregea zen Pedro II.ak Nafarroako Antso Azkarrari eman zion, 1209.ean, mailegu baten berme gisa. Geroztik Nafarroako koroaren mende iraun zuen, Aragoi aldetik etortzen ziren erasoen aurkako defentsa bezala. Dirudienez, gaztelua hain zen iritsiezina,ezen janaria eta bestelako hornidurak soken bidez igo behar baitzuten dorreraino. Hondakin bakarti horiez gain, bada beste ustekabe bat Peña herriskan, hilerri xumearen barnean kausi daitekeena: hilarrieteko izenak arretaz irakurriz gero, izen ingeles batekin eginen dugu topo. Istorioa harrigarria da: dirudienez, II. mundu gerlan Frantzia aldean R.A.F.aren zerbitzuan borrokan ari zen piloto ingelesa, bere gerra hegazkina alemanek tirokatu eta egoera larrian zegoela ikusita, mugaz honunzkaldera egitea erabaki bide zuen. Ezin zen, baina, lurreratzeko toki egokirik kausitu eta Peña aldean erori zen, hilik suertatuz. Istorio harrigarri hau Peña Santiagoren liburuetako batean irakurri nuen, eta geroztik, egunkarian, irakurri nuen duela ez oso denbora luzea, piloto haren senitartekoren bat Nafarroara etorria zela hilobi apal hori bisitatzera. Duela urte batzuk, Nafarroako parlamentura ere iritsi zen polemika bat piztu zen Peñako gailurraren inguruan ezarritako alanbresia zela eta. Dirudienez, arazoak bere horretan darrai, eta ezin da gailurreraino bertaraino iristea. Pena handia da zeren hango buzoia, Zangozako Sta. Maria elizaren altzairuzko maketa zoragarria, ikusi dudan buzoirik hoberenetarikoa baita, hoberena ez erratearren: Hiru Erregeen Mahaian eta Añelarran dauden buzoien artista berak egina omen da.

  • account_circle

    mou·k bidalia 2008·ko Urtarrilaren 29·an - 16:21etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Aurreko larunbatean izan nintzen Peñan eta aitortu beharra daukat beldur piskatekin nihoala.
    Peña herritik edo lur eremu pribatutik abiatu nintzen, kotxea kanpoan utzi behar da, eremu pribatua adierazten duen kartela baino lehen. Ondoren barnetik abiatzen den pista hartu eta gutxira eskubita jo eta langa pasa eta 15 minutu ibili ondoren ezkerretik beste bide bat hartzen da harripilez markatuta dagoena eta gutxira zelai eta soro batera helduko zarete eta berau erditik pasa eta hesira iritsi arte. Bertan ondo-ondotik bidea jarraitzen du hasieran eta gerora bideak hesia albora uzten du eta bidetik jarraitu Torre de Peña herriraino. Ondoren eliz azpitk pasa, arkutik hain zuzen ere, eta 100 metrora plastikozko zinta bat zuhait bati eskegita ikusiko dezute ezkerrean eta bidexka hura hartu 5 minutuko aldapa igoaz. Buzoi batera heldu eta atzealdean garai bateko hilerri abandonatua ikusiko dezute eta 2 metrotako hesia. Ni hasieran saiatu nintzen salto egiten, bainan, konturatu nintzen hilerri atzealdean azpialdetik hesia puskatuta zegoela, bertatik pasa eta 20 minutuan tontorrera. Tontorrean berriz ere hesia topatuko dezue, baina, Peñatik abiatutakoak buzoi ederra ikutzeko aukera izango dezue salto egin gabe.
    Nik ez nian arazorik eduki, gainera hasieran Torre inguruan hainbat patrol eta ehiztari ikusi nituen eta aurrez-aurrez topatu eta ez zidaten ezer esan.
    Ni jendea animatu nahi dut, alde batetik Torre de Peña bisitarazteko merezi du eta bestetik mendi hau aldarrikatu behar dugulako.
    Ondo izan.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi