Puttarri mendia

eteneta·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©inaxio (20050927)
4361 klik
Altuera:1.299 m
Beste izenak: Putxerri
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Aralarko guardetxea
  • Lizarrusti
Lurraldea:Nafarroa

Gainontzeko tontor ezagunenetatik nahikoa bereizita gelditzen den tontor hau basoak mendean hartuta dauka gehiena, gainaldeko gandor harritsua bakarrik gelditzen zaio agerian. Baditu zenbait horma tontorraren inguruan, baina erraz saihestu daitezke batetik edo bestetik. Igoerako ohiko bideak Kalelandegi izeneko lepoan (IE) elkartu eta aurrez aurreko horma eskubi aldetik saihestuz heltzen dira gainera. Hiru bide dira erabilienak. Guardetxetik abiatzen da bata, Igaratzako bideari jarraituz erdibideraino eta Mra joz gero, zuzen, larreetan barrena. Lizarrustitik abiatzen da bestea, Alleko HEtik inguratu eta GR12 bidearen arrastoa jarraituz aipatutako lepoaren ingururaino. Lizarrusti aldetik abiatzen da hirugarrena ere, baina beheragotik, Arbizu aldera jaisten den errepidean behera egin eta zokoan dagoen bihurgunea baino aurreraxeago, pista garbi eta zabal bati jarraituz ia leporaino bertaraino.

Mendialdea*: Aralar

Komentariorik ez..

Near targets

Puttarri koba (196 m.ra) · Oregigaña mendia (715 m.ra) · Aparein koba (746 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 47·ra, 47 guztira