Saiarri mendia

zuriain·k

2009/08/20 - 10:03

Saiarriko gailurra
Saiarriko gailurra ©zuriain (2009-08-20)
2634 klik
Altuera:1.117 m
Beste izenak: Zalbetea
Mendialdea:Aezkoako mendiak
Abiapuntuak:
  • Orbaitzetako ola
  • Orion lepoa
  • Beherobia
Lurraldea:Nafarroa

Organbide lepotik hego-ekialderantz luzatzen den bizkar luze belartsua da Saiarri. GRko mearkek gidaturik, mendizale gehienek behetik igaroko dute gorabeherarik gabeko muino hau, Mendizar edo Errozate bidean. Merezi du ordea bidetik apur bat saihestu eta gailur xume honetara igotzea, bertatik gozatuko dugun ikusmira ederragatik.
Inguruan, gainera, EHko estazio megalitiko garrantzitsuenetako bat izanik, eta Urtsario bezalako bazter bitxiak bisitatzeko aukera edukita, merezi du inguru honetara bisita egitea.
Biderik zuzenen eta interesgarrietako bat Orbaitzetako Olakoa da: Azpegitik igaro, Organbidea leporaino eta bertatik, paseo labur bat besterik ez da izanen Saiarriko gailurrekoa. Itzultzeko, Urtsarioko paraje ederra bisita genezake, non Sobarreko erreka lurrean desagertzen ikusiko baitugu. Han, GRko markek berriro Azpegiko lepoan jarriko gaituzte, txango zirkular atsegin bat osatuz.
Mendi honen izenari dagokionez, M. Belaskok dio "Sai" (putre) eta "Harri" hitzetatik datorrela.

Komentariorik ez..

Near targets

URSARIO zutarria (637 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints