San Migel

zuriain-k sortua, 2010, urria 13 - 13:36
Garaiera 1238 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.669263, Y.4738425
WGS84 42.777809 N, -0.932148 E.
Abiapuntuak Garde, Burgiko arroila
Gertu Gardeko intxaurrondoa zuhaitz aparta, Garde herria, Santiago eliza.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
San Migel
San Migelgo txartelontzia "Gardeko mendikariek" jarria ©zuriain

Nafarroako San Migel mendilerroa non dagoen galdetuta, mendizale batek baino gehiagok Aralarrez pentsatuko du. Izan ere, Erronkari hegoaldeko gainerako mendien atzera, San Migel ez da oso ezaguna.
Dozola da mendikate ezezagun honen gain nagusia, bere harrizko piramidea Matamachos/Poitikolarreko mendatearen gainean altxatzen duen mendi ederra. Mendikatearen mendebaldeko muturrean, Burgiko arroila eta Garde herriaren gainean, beste gailur aipagarri bat aurkitzen dugu: San Migel, gailur panoramiko eta buzoiduna.
Hain inguru jendegabean izanik, bide zahar gehienak desagerturik edo ixteko bidean daude. Ohiko ibilbidea Gardetik abiatzen da, baina pista itsusi batean gora egiten du bide gehiena. Abentura apur bat nahi dutenentzat -eta ahaleginean larrua apur bat urratzea axola ez dutenentzat- Burgiko arroilean hasten den bidexka eder eta bihurria dago.

Irudiak

***

***

***

****

***

***

***

****

****

***

***

***

****

Lotutako orriak