Skip to main content

Santa Ágata mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

San Migel ermitara igotzeko bidea, Ekialdeko bizkarretik gora | ©inaxio (20080502)
Altuera
863 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Aiesa · Eslaba · Zare
Lurraldea

Nafarroako erdialdeko mendialde zabaleko gain bat gehiago baino ez da, Ekialdera luzatzen den mendikate luze baten muturrean. Badira urrutira gabe gain garaiagoak Mendebaldean, baina honi egokitu zaio muturrean egotea eta bertatik behe aldeko ordokiekiko aldea nabarmenagoa da. Antena instalazio batek okupatzen du tontorra eta basoak ixten du inguru gehiena: zer ikusi handirik ez da gelditzen.
Bada Ekialdean beste gain apalago bat ikuspegi eta itxura hobea erakusten duena. San Migel ermita jasotzen du gainean eta Santa Agatara igotzeko aukera egokia izan daiteke. Bi gainen artean gorabehera gutxiko bizkar bat dago, ehiza postuez betea. Zailtasun handirik gabe egin daiteke bien arteko bidea bizkarrari jarraituz, nahiz eta tarte batzuetan sastraka gailenduta egon. Abiapuntu egokiena bien artean, hegoaldeko magalean dagoen Aiesa herria da. Itzulera antena instalaziora heltzen den errepidean behera egin daiteke, herri berera jaisten baita.

Oso gertu (< 1.000 m)

Santa Marina (suntsituta) eraikina (755 m.) · Aiesa kontzejua (865 m.) · San Andres eliza (994 m.) ·

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2007·ko Otsailaren 5·an - 10:07etan·an

    Aietsa herritik doan pista hartu behar da eta bertatik gora hainbat errebuelta ondoren, antenadun tontorrera iritsi behar da ordu batean. Ez du askorik merezik mendi honek, tontorrean zuhaitzek paisaia ikusteko aukera galerazten dute eta pistatik ibiltzea ere ez da oso erakargarria.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2008·ko Maiatzaren 17·an - 09:59etan·an

    Juan Mari Feliu-ren Montes de Navarra ibilbide liburuan proposatzen den igoera ez dago gaur egun oso txukun. Lehendabizi San Migel muinora igotzea proposatzen da bertan, muinoa hegoaldetik inguratzen duen pista bat jarraituz. Hilerriko bidetik aurrerako pista jarraitu daiteke tarte luze batean, baina aurrerago sastrakak hartua dauka eta lehen pinu landaketa berri eta garbia zena orain pinudi itxi eta zakartua da. Igo daiteke, baina bizkarrera heltzean ikusiko duzue badela bidezidor egoki askoa bizkarrari jarraituz goraino heldu dena. Hobe duzue bide hori bilatu, sasi artean gatazkan ibili nahi ez baduzue. Beharbada herriko sarreratik bertatik abiatu beharko duzue, soro arteko pista horietan barrena. Norbaitek bide egokia aurkitzen badu, esan dezala (errepidean gora igotzea ere ez zait proposamen txukuna iruditzen).

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2009·ko Ekainaren 4·an - 08:32etan·an

    Santa Agata eta inguruko gainak aukera egokia izan daitezke iparralderagoko mendietan eguraldi kaskarra dagoenean, edo besterik gabe EHko beste bazter batzuk ezagutu nahi denean. Nolanahi ere, katalogoan egoteak ez du erran nahi mendi hau tasun handirik daukanik: gailurrean errepetidorea aurkituko dugu, ikuspegi arras mugatuak, eta porlanezko pista ala sasiak harturiko bidexkak aukeratu beharko ditugu igotzeko.
    Behin gailurrera iritsita, txangoa apur bat luzatu eta aberastu nahi izanez gero, aukera dugu Santa Agatako kate osoa egiteko, Lerga mendiraino edo -ibiltzeko gogoa izatekotan- Julio mendiraino ere. Lurrezko pista egoki batek eramanen gaitu katearen hegoaldeko isurialdean barrena, gainetatik oso hurbil igaroz: El Monte (873m), Azterain (859m) eta Rasnil edo Rasuil(828m). Hauetatik guztietatik paisaia ederrak ikusiko ditugu Bizkaia eskualdearen gainean eta Lerga eta Eslava herriak kokaturik dauden bailara zabalearen gainean.
    Santa Agata izena Santa Agedaren aldaera euskalduna omen da. Rasnil mendiaren izenak inguruan bizirik dagoen Larrasoil toponimoaren aldaera dirudi.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Santa Marina (suntsituta) eraikina (755 m.) · Aiesa kontzejua (865 m.) · San Andres eliza (994 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi