Skip to main content

Saratsa mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Mendebaldetik ikusita | ©inaxio (2005-05-03)
Altuera
1.171 m
Beste izenak
Sarasa
Zerrenda
Abiapuntuak
Lizarraga mt. · Dorrao
Lurraldea

Ergoienako bailararen gainean Urbasa eta Andiako malkarretan harrotzen diren haitz ikusgarri horietako bat da Saratsa edo Usabide. Lizarragako portutik oso gertu gelditzen da eta neke handirik gabe zapaldu daiteke tontorra handik abiatuta. Badira ia bera adinako beste haitz mutur batzuk inguruan ibilbidea luzatu nahi izanez gero. Hegoaldean Andiako larre zabalak gelditzen dira, itzal egingo duen baso edo harkaitz askorik gabe. Iparraldean berriz amildegi ikusgarria portura datorren errepidearen gainean, eta pagadiak estalitako aldapa handiak. Ekialdera jo ahala gandorra altuera irabazten doa eta nahi beste luzatu daiteke ibilbidea, baina tarte luze batean basamortu baten tankerako paisaia da. Mendebaldekoa entretenigarriagoa da, portuaren inguruak alde batera utzita: basoa, Lizarraga aldeko malkarrak, Portupekolezea... eta harantz ere aspertu arte ibil daiteke gora-behera handirik gabe.

Mendialdea*
Andia

Oso gertu (< 1.000 m)

Usaide tumulua (125 m.) · USABIDE etxola hondoa (379 m.) · SARASAKO SAKANA zutarria (452 m.) · SARASA GAÑE etxola hondoa (629 m.) · USAIDE eraztun-tumulua (694 m.) · SARASA GAÑE trikuharria (706 m.) · KALABERA IPAR 2 eraztun-tumulua (929 m.) · KALABERA IPAR 1 eraztun-tumulua (953 m.) ·

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Beriain - Leziza - Lizarraga mt. Dorraotik Dorrao 1600 m inaxio

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Usaide tumulua (125 m.) · USABIDE etxola hondoa (379 m.) · SARASAKO SAKANA zutarria (452 m.) · SARASA GAÑE etxola hondoa (629 m.) · USAIDE eraztun-tumulua (694 m.) · SARASA GAÑE trikuharria (706 m.) · KALABERA IPAR 2 eraztun-tumulua (929 m.) · KALABERA IPAR 1 eraztun-tumulua (953 m.) ·

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi