Skip to main content

Taillon mendia

Jose·k

2005/06/09 - 22:18

Azken aldapa | ©Jose (2004-07-09)
Altuera
3.144 m
Zerrenda
Abiapuntuak
Ordesa · Gavarnie · Boucharo / Bujaruelo mt

Taillon 3000ko erraza da, neke handirik gabea uda partean eta Bujaruelo edo Boucharoko mendatetik abiatuta. Bidean topatutako haur eta agureek harritu ninduten gehien, zebilen jende pila. Zailtasuna bilatu nahi duenak ordea aski du Gavarnietik edo Ordesatik abiatzea, Cotatueroko orratzetan gora, esate baterako. Neguan oso bestelakoa izan behar du bideak: izotzak eragozpen handiak jar ditzake Sarradetseko bidean dagoen errekaren pasartean eta goiko gandorrak ikusgarria izan behar du elur eta izotzez zorroztuta. Ezin aipatu gabe utzi Errolanen ataka, Gavarnie eta Ordesa bereizten dituen hormatzarra zeharkatzen duen pasartea: oso leku berezia da... baina eguraldi onarekin hobea. Glaziar txiki batek zaintzen du Sarradets aldeko azken aldapa.
:

Mendialdea*
Gavarnie-Ordesa

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    telmo·k bidalia 2002·ko Abuztuaren 13·an - 18:03etan·an

    esaten dutenez hiru milakorik errazena .
    Gu bujarueloko portutik atera ginen. Ez
    zuen eguraldi ona egiten hotza,lainoa eta
    euria egiten zuen. Sarradetsko refugiora
    ondo iritsi ginen baina handik lainoa ikusten zen.Ordu erdi igaro ondoren gora jarraitzea erabaki genuen glaziarretik ez elurra ez zegoelako kondizio onetan .Bretxa Errolan pasa ondoren erabaki genuen buelta ematea.Hurrengo batean izan beharko du.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Urtarrilaren 27·an - 22:15etan·an

    Gure lehenengo hirumilakoa izan zen 9 urterekin. Mendia zoragarria zen eta oso polita, baina Sarradets aterpeko janaria ikaragarri kaxkarra zen.

  • account_circle

    BatenBat (ez da egiaztatu)·k bidalia 2003·ko Urriaren 21·an - 13:04etan·an

    Buenos dias , os envio este mail desde Cardedeu , un pueblo de Barcelona. Como comprendereis no entiendo el Euskera, pero os pido por favor, si me podeis ayudar.
    Tengo la intención de subir al Taillón desde Gavernie en el fin de semana del 25 de octubre, ya estuve en un mes de agosto, y mi duda es si las condiciones en cuanto a dificultad cambian mucho ya que en verano es mas bien sencillito .

    Moltes gracies.

  • Avatar

    inaxio·k bidalia 2003·ko Urriaren 21·an - 15:21etan·an

    todo depende del estado de la nieve y el tiempo. hay que tener en cuenta que la ascension transcurre por la vertiente norte, donde la nieve permanece mas y las heladas son mas persistentes. yo no he estado en invierno, pero por lo que me han comentado el arroyo que se cruza antes de llegar al refugio de Serradets suele estar helado y supone un obstaculo a tener en cuenta. asimismo el cresterio desde el Bacillac hasta el Taillon puede resultar tambien vertiginoso si la nieve se halla muy helada (es una zona muy expuesta al viento). ahora bien, la cantidad de nieve depende del tiempo y a a finales de octubre puede haber mucha o muy poca. informate antes de partir del estado de la nieve (la nevadas abundates y recientes tampoco resultan de gran ayuda) y de la prevision meteorologica.

  • account_circle

    telmo·k bidalia 2004·ko Uztailaren 24·an - 23:28etan·an

    Aurrenego ahaleginean buelta eman behar izan genuen. Baina oraingoan bai!Goizeko 8 etan abiatu gara bujarueloko portutik abiatu gara. Taillongo glaziarreko elurra kondizio bikainetan zegoen eta ongi igo dugu. Errolanen ataka referentzi puntu bezala hartuz. Errolanen ataka igarotzean sortzen den sentsazioa izugarria. Tontorreraino bide garbia dago Bazillac-eko hatza igaroaz. Tontorreko ikuspegiak izugarriak dira; Vignemale, Infierno, Cilindro, Marbore, Perdido, Garmo Negro, Aspe, Collarada.. Erraza izateaz gain izugarrizko bistak ditu. Gaur egin dugu, 11:30 tan iritsi gara.

  • account_circle

    MIKEL·k bidalia 2004·ko Abuztuaren 31·an - 22:44etan·an

    Kontu handia eduki behar da komentario hauekin, jendea edonola joaten baita gero. Ni bi alditan izanda naiz paraje hortan eta bietan iruditu izan zait badituela bere \"txispak\". Hasteko Gavarnie herri lerdenetik abiatuko gara. Errepidea hartu Col des Tentesera, Boucharoko mendatera ezin baita orain ailegatu. 20 minutu errepidez egitea eskatzen digute. Boucharora iristean, ezkerrera doan xenda hartu, Taillongo iparraldeko aurpegia zeharkatzen duelarik. Errekaren pasartearen zailtasuna urtaroaren arabera izango da. Elurra badu, erraza da, ez baikara ia errekaz ohartzen. Beti ere elurrak merezi duen errespetuarekin. Uda bukaeran ordea, harri bustia aurkituko dugu eta arriskutsuagoa dago. Nik, behintzat, gehiago sufritu nuen irailean ekainean baino.
    Behin pasartea igarota, berehala izango gara Sarradetseko aterpean. Paisaia miresgarria zirkura eta Errolanen Harratera. Merezitutako atsedena hartu eta elurrez estalita egon ohi diren aldapak igo patxadaz. Harratera iristeko tximinia erraz bat gainditu beharra dago, arriskutsua jende andana ibiltzeagatik. Beste atsedena toki magiko honetan... .
    Hemendik eskubira jo altuera galdu gabe, Bazillac tontorra inguratuz. El Dedo albotik pasata eta ekin azkenengo aldapari, zailtasun handirik gabe. Panoramika ederra, baina zirkuko tontorrak baino okerragoa (ikus Marboré, La Torre...).
    Totalera 5 ordu inguru.

  • account_circle

    Inaki·k bidalia 2004·ko Urriaren 10·an - 20:44etan·an

    Taillon nire lehen hirumilakoa izan zen, 14 urterekin igo nuen eta pilarikako zubian izan zen.
    Elur pila bat zegoen gu igo ginenean eta gainera izozturik zegoen. Honen ondorioz, kranpoiak erabili behar izan genituen Serradets-eko refugiotik aurrera. Roland-eko bretxa pasa eta tontorrera bidean ere kranpoiak erabili behar izan genituen baina azkenean iritsi ginen. Ez da mendi zaila baina ezin daiteke esan erreza denik, mendiak asko aldatzen baitu eguraldi eta beste gauza batzuen arabera.

  • account_circle

    JAG·k bidalia 2005·ko Azaroaren 8·an - 17:24etan·an

    Gavarniatik Tentaserako errepidea noiz ixten da elurragatik? Orain, esate baterako, zabalik dago?

    Jon

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi