Atuzkarratz mendilerroko erdiko adarrean dago Txorrotxarria eta Kakuetarekin batera, inguruko mendirik garaiena da. Malda handiak izan arren, eta bere izena gorabehera, profil leun eta borobilekoa da Txorrotxarria. Mikel Belaskok bere Hiztegi Toponimikoan "Zorrozteko harria" adiera hobesten du, "Harri zorrotza"ren ordez.
Zenbait mapatan Fernando edo Ferniando izena ere agertzen da, borda baten jabearen oroigarri seguruenik.
Txorrotxarriaren hegoaldean badago altuera beretsuko beste gailur bat, Pulpitera edo Astipunta izenekoa.
Igoerak luze eta neketsuak dira, bai hegoaldetik (Igariko mendatea, Xabros eta Binies sakanak), bai iparraldetik (Lazako mendatetik). Horrek eta bere kokapen urrun eta isolatuak bisitak urritzen dizkio erraldoi honi.
Oso gertu (< 1.000 m)
Bat ere ez.
Ibilbideak
Komentariorik ez..
Mapako edukiak aukeratu
Edukia erantsi
Zer erantsi nahi duzu?
Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.
Near targets
Bat ere ez.
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig