Skip to main content

Zalakarte mendia

zuriain·k

2009/07/03 - 10:04

Zalakarte | ©zuriain (2009-07-03)
Altuera
944 m
Beste izenak
Burutxukua · Chaparral
Zerrenda
Mendialdea
Abiapuntuak
Lakabe · Karrobideko tunela
Lurraldea

Lakabe herrixka berpiztuaren gainean mendizaleek gutxi ibilitako mendi batzuk gailentzen dira, Elke ikusgarriak itzalduta: Zalakarte (944m), Atxote (1057m), Ermitaldea (1164m) eta Peñarroya edo Lakarri (1004m). Gain bakartiak dira, pinuek eta mediterranear landarediak estalita, eta gehienetan harkaitz deserosoek koroatuta. Azken honek ordea, talaia eder bihurtzen ditu tontor hauek, nondik inguruko mendi eta ibarren paisaia zabalaz gozatu ahal izanen baitugu.
Itoizko urtegiak urperaturiko errepide zaharra ordezkatzeko eraiki zen errepide berriak abiapuntu egokia emanen digu: bai Lakabe herritik bai Karrobideko tuneletik txango ederra egiteko aukera izanen dugu, Elkeraino bertaraino luza genezakeena.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Komentarioak

  • account_circle

    mou·k bidalia 2010·ko Urriaren 18·an - 07:51etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Jakin gura nikek ea ibilbidea dagoen Lakabe herritik Gorraitz herriraino Elke menditik igo eta jetsi gabe, iraupena joan etorria eta zer nolako ibilbidea den. Erantzungo duzuelakoan agurtzen natzaizue.

  • Avatar

    zuriain·k bidalia 2010·ko Urriaren 18·an - 13:34etan·an

    Kaixo, Mou. SITNAko orrialdean bide bat agertzen da bi herrixka hauen artean. Ermitaldea eta Atxoteko gainak igo nituenean, bide nahiko on bati jarraitu nion Lakabetik Xuxkal bordaraino. Handik aurrera, bidea utzi eta Elkezelai lepora igo nintzen zuzenean. Baina gogoan dut bide batek Gorraitz herriaren norabidean jarraitzen zuela. SITNAko argazkietan bidea ongi ikusten da Xuxkal bordara iristen eta Gorraitzetik ateratzen, baina erdikoa ez da ongi bereizten. Ingurua nahiko utzita dago, eta ezpelek bideak hartzen dituzte. Dena den, bidea existitzen bazen, ez da oso zaila izanen haren arrastoei jarraitzea.
    Iraupenari buruz, beraz, ezin gauza handirik erran. Nolanahi ere, azkenean joaten baldin bazara, kontatu zer moduz ibili zaizun!

  • account_circle

    mou·k bidalia 2010·ko Urriaren 19·an - 07:45etan·an

    Kaixo Zuriain.
    Ados SITNAko orrialdea kontsultatuko dut eta egitean aukera badago esango dizut. Bitartean ongi izan.

  • account_circle

    mou·k bidalia 2010·ko Azaroaren 15·an - 07:48etan·an

    Kaixo mendizaleok.
    Aurrekoan abiatu nintzen Karrobideko tuneletik Gorraitz aldera eta esan beharra daukat hasieran pista batetik joan nintzen baina Elotsumendi lepora iristean bidea erabat desagertzen hasten da eta badirudi garai batean bazegoela Gorraitz aldera joateko aukera, orain ezpelak dena tapatu egin duen eta gainera baso ustiaketak ere desagertzera eraman du bidea. Nik behintzat ezin izan nuen eta gainera SITNA mapak kontsultatuta bidezidor antzeko bat markatzen du baina ez da iristen Gorraitzera baizik Elke mendiaren ekialdean galtzen da. Beraz ni ezin izan nuen egin. Ondo izan AIOOO.

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi