Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:BELABIETA (Uzturre - Ipuliño)
Aurkitzailea(k):
Noiz aurkitua:
1991-07-13
Elementu kopurua:
1
Deskribapena:
Trikuharria. Tumulua: 11 m-ko diámetroa eta 0,40 m-ko garaiera. Tumulu hau pista batek mozten du Iparraldeko arkuan. I-H-n 5 m-ko diametroa eta E-M-n 4 m-ko diametroa duen kraterra azaltzen du erdialdean, 0,45 m-ko sakonera duena. Barnean bi harlauza etzanak ageri dira. Bat H-n dago eta 0,95 x 0,60 x 0,12 m. du eta bestea M-n dago eta 0,95 x 0,55 x 0,20 m du. Bertako hareharriekin egina dago.
Lurraldea:Villabona-Amasa
Garaiera:425 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Seinaleztatuta dago
Antzemangarria:
Ez da horren nabarmena
Nola iritsi:
Oindolar mendiaren M-ko mazelan dagoen zelaigune batean, tontorreko erpin geodesikotik 75 m M-ra. Oindolar II trikuharria IM-ra dago, 45 m-ra eta Oindolar III trikuharria HE-ra dago, 21 m-ra. Pinudi batean kokatzen da (Pinus Insignis). 1991n inguratzen zuen pinudia bota zen. Seinaleztatua dago.
Historiala:
I. Gazteluk aurkitu zuen 1991n. Ez da indusketarik egin.
Komentariorik ez..
Near targets
OINDOLAR III trikuharria (19 m.ra) · OINDOLAR II trikuharria (42 m.ra) · Oindolar mendia (67 m.ra) · OINDOLAR IV trikuharria (205 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi