OINDOLAR II trikuharria

Mota Trikuharria.
Eremua BELABIETA (Uzturre - Ipuliño).
Sekuentzia kulturala Neolito-Brontzea.
Aurkikuntza I. Gaztelu (13-07-1991)
Kokapena
· Alt.: 420 m.
· WGS84 43.189860 lat., -2.017192 long.
· ED50 30T X.579966, Y.4782577
· Kokapen zehatza (~25m)
Gertu OINDOLAR I trikuharria, OINDOLAR III trikuharria, OINDOLAR IV trikuharria, San Esteban ermita, ITXUPEAKA tumulua, MUNTTO harrespila.
images
OINDOLAR II
Oindolar II trikuharria, Villabona-Amasa ©Xirikando

Non

Oindolar mendiaren M-ko mazelan dagoen zelaigune batean, tontorreko erpin geodesikotik 120 m MIM-ra. Oindolar I trikuharria HE-ra dago, 45 m-ra eta Oindolar III trikuharria HE-ra dago, 66 m-ra. Pinudi batean kokatzen da (Pinus Insignis). 1991n inguratzen zuen pinudia bota zen. Seinaleztatua dago.

Azalpena

Trikuharria. Tumulua: 9,50 m-ko diámetroa I-H-n eta 7,70 m-koa E-M-n, eta 0,30 m-ko garaiera. Erdialdean sakonune bat dago, 1,50 x 2,70 y 0,10 m sakonekoa eta bertan 1,25 x 0,12 x 0,25 m. altuera duen harlauza bat azaleratzen da I-ko alboan, 60°-ra norabidetua luzeran. Ganbarako harlauza bertako hareharriekin egina dago eta tumulua ere bertako eta inguruko hareharriekin.

I. Gazteluk aurkitu zuen 1991n. Ez da indusketarik egin.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak

***

***

***