Skip to main content

GR 123 Bizkaiko Bira ibilbidea

Jose·k

2022/03/07 - 22:03

Sopelako Munarrikolanda Mendi Taldeak bost urtetako iraupena izango duen ekimen bat jarri zuen martxan 2012an. Urte bakoitzean etapa batzuk eginez, GR 123 Bizkaiko Bira burutzea da helburua.

Itzuli bat denez, hasiera eta amaiera finkorik gabea, Sopela inguruan hasi eta itzulia erlojuaren horratzen noranzkoan egitea pentsatu zen. Lehenengo irteera Sopela eta Plentzia artean egin genuen, baina etapa baten erdia baino ez zenez izan, etapa osatu arte ez dut igoko. Horrela ba, Plentzia hartu dut gure Bizkaiko Biraren abiapuntu bezala.

Etapak egin ahala, azalpenak igo eta ondorengo zerrenda osatzen joango naiz.

1. etapa: Plentzia – Bakio 2. etapa: Bakio – Sukarrieta 3. etapa: Laida – Ispaster 4. etapa: Ispaster – Ondarroa 5. etapa: Ondarroa – Urkarregi 6. etapa: Urkarregi – Ermua 7. etapa: Ermua – Kanpazar 8. etapa: Kanpazar – Arrazola 9. etapa: Arrazola – Ubide 10. etapa: Ubide – Orozko 11. etapa: Lendoño Goitia – Aloria

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi