Skip to main content

Nepeta nepetella

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Nepeta nepetella, Ezkaurre aldean
©inaxio (20220711)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
30 cm ↔ 80 cm
Forma biologikoa
Kamefitoa
Taxonomia
Nepeta
Kokapena

Lore-elkartea adartsua da eta loreek kandu luzea dute; lore sexubakarrak; landareak ez du guruin eseririk (35)

Lore-elkartea ez da adartsua eta loreak sasibertiziloetan daude; lore hermafroditak; landareak guruin eseriak ditu

Erdiko eta goiko hostoak eseriak dira, lore-elkarte bakuna; brakteak eta brakteatxoak 5 mm baino zabalagoak dira, koloredunak eta mintzezkoak, kalizak bezain luzeak gutxienez; korola purpurak edo bioletak, 14 mm baino luzeagoak (36)

Erdiko eta goiko hostoak txortendunak dira; lore-elkarte adarkatua; brakteak eta brakteatxoak 5 mm baino estuagoak dira, berdexkak, kaliza baino askoz laburragoak; korola zuriak edo arrosak, 13 mm baino laburragoak (37,38)

Hosto-orria triangeluar zabala edo bihotz-itxurakoa da, oinaldean bihotz-itxurakoa, gehienetan 1,5 cm baino zabalagoa; kaliza korolaren hodia baino luzeagoa da; korolak 7-10 mm luze dira, zuriak; nukula leunak (37)

Hosto-orria triangeluar/lantzeolatua edo luzanga/lantzeolatua da, oinaldean bihotz-itxurakoa, moztua edo falka-itxurakoa, 1(1,5) cm baino estuagoa; kaliza korolaren hodia baino laburragoa da; korolak 10-12 mm luze dira, zuriak edo arrosak; nukula tuberkuludunak (38)

Kalizak 4,5-6 mm-ko hodia eta (1,8)2-2,5 mm-ko hortzak ditu eta mintzezko ertzak ditu; oinaldeko eta erdiko hostoak triangeluar/lantzeolatuak dira, eta inguru osoan hortzak dituzte; landarea ez da hauskara edo apur bat baino ez da (38a)

Kalizak 3-4,5 mm-ko hodia eta 1,2-2 mm-ko hortzak ditu eta ertzak ez ditu mintzezkoak; oinaldeko eta erdiko hostoak lantza-itxurakoak eta ertz osoan horztunak dira, edo bestela luzanga/lantzeolatuak eta oinaldean osoak; landare hauskarak (38b,38c)

Argazki berria erantsi