Skip to main content

Veronica officinalis

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Veronica officinalis Oteitzoiana mendian
©inaxio (20080501)
1·tik 2·ra, 2 guztira

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
5 cm ↔ 15 cm
Forma biologikoa
Kamefitoa
Taxonomia
Veronica
Ingurunea
Baso hostogalkorrak, batez ere pagadi eta hariztiak, eta haien ordezko landarediak, iralekuak, txilardiak, larreak, basoko pistak, lur azidoetan; 0-2000 m. Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: U.
Garaiera
0 m ↔ 2000 m
Banaketa orokorra
Zirkunboreala
Kokapena

Loreak hostoen galtzarbeetatik sortzen diren albo-lukuetan daude; zurtoin nagusia hostoduna da eta ez da lore-elkartean amaitzen (31)

Loreak banaka daude hostoen galtzarbeetan, edo brakteadun lukuetan elkartuta daude muturretan; zurtoin nagusia lore-elkartean amaitzen da (32,33)

Hosto 1-2-pinatifidoak edo pinatisektuak, lakain lineal edo lantzeolatuetan zatiturik (34,35)

Hostoak osoak dira, horztunak edo horztun/ebakiak (38,43)

Kapsula kaliza baino luzeagoa da; pedizelo tenteak edo gorantz okertuak; hosto obatu/triangeluarrak, hortz zorrotzekin; zurtoinen ileak alde guztietan berdin banaturik daude (44)

Zurtoin eta hosto ilegabeak edo ia; landareak zukutsuak dira eta zingiradietan bizi dira

Zurtoin eta hosto haustunak; landareak ez dira zukutsuak eta ez dira zingiradietan bizi

Hosto eliptiko edo obatuak, ia osoak, edo horztunak gehienez 1 mm luze diren hortz txikiekin, oinaldean estutuak, txorten laburrekoak (41)

Hosto horztunak, 0,8-3 mm luze diren hortz handiekin, oinaldean zabalagoak (42)

Hostoak oinaldeko errosetan daude; 1-2(3) cm-ko lukuak, 2-5 lorez osatuak; (3)4-10 mm-ko pedizeloak (40)

Aurkako hostoak, zurtoinean zehar sakabanaturik; 3-6(10) cm-ko lukuak, 12-25 lorez osatuak; 1-3 mm-ko pedizeloak (41)

Ugaritasuna
Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: U

Argazki berria erantsi