Skip to main content

Carduus carlinoides

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:19

Carduus carlinoides Auñamendi mendian | ©inaxio (20230705)

Argazki berria erantsi

Komentariorik ez..

Tamaina
15 cm ↔ 40 cm
Lorearen kolorea
Fenologia
Forma biologikoa
Hemikriptofitoa
Taxonomia
Carduus
Oso arrunta Arrunta Urria Bakana Oso bakana
Garaiera
1600 m ↔ 2300 m
Kokapena

Lore-elkartea korinbo ± trinkoa da, eta muturreko kanduek 2-8 kapitulu dituzte; inbolukruak 5-13 mm zabal dira; hosto-azpiek eta zurtoinek ile zelulabakarrez osatutako ilupa amaraunkara eduki ohi dute; kanduek arantzak dituzte ia kapituluaren oinalderaino (65)

Lore-elkartea ez da korinboa, edo oso laxoa da, eta kanduek kapitulu bat dute (inoizka 2); inbolukruak 10-40 mm zabal dira; hosto-azpiek eta zurtoinek ile bakun zelulanitzez osatutako ilupa eduki ohi dute; kanduek ez dute arantzarik goialdean (69)

Landare bizikorrak, errizomadunak; hosto-azpiak zurixkak dira, ilupadunak, eta erdiko nerbioa ilupa amaraunkaraz estalita dute; oinaldeko hosto luzangak, 7-15 gingil-parerekin (64,65)

Urteroko edo bi urtez behingo landareak; hosto-azpiak berdexkak edo grisaxkak dira, eta erdiko nerbioa ez dute ilupaz estalita; oinaldeko hosto obatuak edo obobatu/luzangak, 3-7 gingil-parerekin (67,68)

Barruko brakteen muturra 6-15 mm luze da, lila edo arrosa, punta-leuna, eta ez da loreen gainetik nabarmentzen; oinaldeko hostoek 10-15 gingilpare dituzte; loreak 13-17 mm luze dira; landare txikia, 15-40 cm garai (64)

Barruko brakteen muturra 2-5 mm luze da, punta-latza, loreak baino laburragoa; oinaldeko hostoek 7-9 gingil-pare dituzte; loreak 17-24 mm luze dira; landare sendoa, 30-80 cm garai (65)

Ugaritasuna
Pirinioak: U

Argazki berria erantsi