EZURRETA harrespila

BatenBat·k

2005/08/31 - 21:49

--
-- ©irundarra (20110115)
2436 klik
Megalito mota:Harrespila
Megalito eremua:MONDARRAIN - ARTZAMENDI
Noiz aurkitua (zaharra): 1941 - 1984
Elementu kopurua: 3
Deskribapena:

3 harrespileko multzoa

Iraupen egoera:Nahiko egoera onean
Garaiera:616 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua: Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria: Oso nabarmena
Historiala: Lehenengoa Barandiaranek aurkitu zuen, 1941 urtean. Beste biak Millanek, 1984an.
Bibliografia: Gernika 1945 nº 1, p. 26

Komentarioak

    Kokapena zehaztu dut. Kilometro bateko akatsa zegoen, iparrerago zeuden kokaturik.

    Ez dakit nundik ateratu zuten izen hori Barandiaranek eta Blot-ek, Ezurretako leporik ez da ez Itsasun eta ez Ezpeltan. Egiazko izena da Zuharretako lepoa. Eta bukatzeko harrespilak ez dira batere Zuharretako lepoan bainan Urreztiko maldan.

    Profile picture for user inaxio
    In reply to by Ibarlaberri

    Bai, bada arazotxo bat kontu hauekin... Kontua da monumentuak izendatzen direnean bertako edo inguruko toponimoak erabiltzen direla, batzuetan gehiegi begiratu gabe eta beste batzuetan zalantza askorekin seguraski, baina behin izena jarritakoan izena mantendu egin behar da, aipatzen den lekuan aipatzen dela monumentu berari buruz ari garela jakiteko. Guk hemen izena aldatzeak ez du asko balio, beste leku askotan "Ezurreta" izenarekin jarraitzen badu. Inork halakorik egitekotan <a href="http://jacquesblot.over-blog.com/article-29516246.html">Blot</a&gt; bera izango litzateke seguru aski egokiena, bera baita inguru horietako autoritatea kontu hauetan.

    Ondo dago jakitea hala ere izen zuzena zein den eta hala jasota geldituko da hemen aurrerantzean. Eskerrik asko!

Near targets

ARGAINETA 1 (?) tumulua (389 m.ra) · ARGAINETA 2 (?) tumulua (394 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints