Skip to main content

Kontrasta .. San Cristóbal ibilbidea

inaxio·k

2003/12/26 - 00:00

Abiapuntua
Kontrasta
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Iraupena
3 ordu
Lurraldea

Errepide bazterrean dagoen plaza zabalean utzi autoa eta herria zeharkatuz goi aldetik aterako gara, hilerriaren parera. Ez dago zuzen-zuzenean igotzerik, goi aldeko hormak direla eta eskubi aldera joko dugu pagadiko itzala eta aldapa leunagoen bila. Bidegurutze batekin egingo dugu topo hilerria pasa eta bertan: eskubi aldekoa da hartu beharreko bidea, gora egiten duena utzita. Ur aska baten aldamenetik pasa eta burdinazko ataka batekin egingo dugu topo berehala. Hura pasata aldapan gora abiatzen den harrizko pista zatar bati ekin beharko diogu, hainbat bihurguneren ondoren pagadian sartuko dena. Pagadian sartu eta gutxira harri pilaz markatutako xenda bat bereizten da eskubi aldetik, aldapari muzin eginez; hari jarraituz beste ur aska baten aldemenetik pasako gara eta handik gutxira, pista horbel eta sasi artean galtzera doanean ezker aldera jo behar dugu, aldapari aurre eginez. Harripilaz markatutako pistari jarrai diezaiokegu aukera izanez gero, hura atzeman ez edo igoeran arrastoa galduz gero, basoan gora egin besterik ez dago, antenatara edo haietara doan asfaltozko bidera heldu arte. Antenatatik aurrera mendiaren bizkar-bizkarretik jarraitu besterik ez dago, 10 minututan tontorrera heltzeko.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi