Skip to main content

Villafría .. San Tirso ibilbidea

inaxio·k

2004/07/12 - 00:00

Abiapuntua
Villafría
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
4 ordu
Lurraldea

Villafria herriko etxeak bi multzotan banatuta daude, elkarrengantik 200 bat metrora: ekialdean dagoen etxaldetik mendi aldera abiatzen den asfaltatutako pista da bilatu beharrekoa. Pista hau jarraitu behar da eskubi aldeko soroa bukatzen den arte eta han eskubira jotzen duen pistari jarraitu, hainbat adar batzen dituen bidegurutze handi batera heldu arte, 300 m. aurrerago. Ondo seinalatuta dago han bidea: ezker aldera eta gora jotzen duen pista zabala hautatu behar da. Pista honek etengabeko aldapan gora eramango gaitu zuzenean Bernedo aldetik (Okon ermitatik) datorren bidearekin bat egitera, bidegurutzetik 1.400 metrora. Han (seinalea) gora egiten duen bideari jarraitu behar diogu. Oinezkoek sakondutako bidea da, sigi-saga igotzen dena, ezpel eta pagoz inguratua baina oztoporik egin gabe. Bidegurutze gehienetan seinaleak jarrita daude, baina zalantzarik izanez gero ere erraza da bide nabarmenena atzematea. Puska bat gorago eginda bidea moteldu eta berdinean jarraitzen du, gora egin gabe: ez duzue zertan kezkatu, hori da bidea; laster egingo duzue topo San Tirsoren bonetarekin. Haitz ezagungarri honen itzaletik atera orduko izango gara gandorrean eta Errioxa aldeko soro amaigabeak izango ditugu begibistan.

Gandorrari jarraituz mendebaldera joko dugu. Laster gandorrak gora egiten duela ikusiko duzue, baina bidea, zailtasuna eskubi aldetik saihestuz, iparraldeko itzalean sartzen da. Hantxe, haitzaren azpian, San Tirso ermita topatuko duzue, haitzaren hutsarte bat itxiz eraikitako horma. Bideak haitzean gora egiten du aurreraxeago (zailtasunik ez, baina harriari heldu beharko diozue tarteka), gandorrera gerturatuz, baina goia jo gabe jarraitzen du aurrera gero, gandorra baino metro batzuk beheragotik. Bost minutu aurrerago azken koskak gainditu eta gandorrera irteten da bat-batean.

Oilar batez atondutako buzoi bat bazen tontorrean ni izan nintzen azken aldian.

Nahi izanez gero gandorrari jarraituz Peña del Leon-era ere joan zaitezkete zailtasun handirik gabe, ez da urruti gelditzen.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi