Lizarrustiko portutik badaude lakuetara bide aztarna batzu baina nik diodana nne-runtz jotzen du, zentzu horretan Puttarri alde batera uzten dugu.
Hasierako baso erdian simaren bat ikusia dut (zulo sakonak) eta horregatik ez da bidea galdu behar, aztarnak jarraituz (ume txikiak gure ondoan).
Behin maldak igota, NE-ra pista bat jarraitzen dugu. Behera hasten denean beste bidetxo bat gorako zentzua hartzen du bide aztarnak eta mugarrien artean. Hortik larre batera ailegatuko gara. Hemen jende asko (nik ere) norabidea galdu du eta bide okerretik joan da. Horregatik beharrezkoa da iparrorratza eramatea (ENE). Bordak eskubira utziz beste haran txiki bat eskubira utzi eta pista bat beheruntz hartzen dugu, guardetxera dihoana. Halako parking bat aurkituko dugu bidean eta ezkerrera iparraldeko norabidean marka gorriak jarraituz, Trikuarritik Hirumugarrietara ailegatuko gara.
Komentariorik ez..
Waypoints
/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig