Skip to main content

Etxalar .. Azkua ibilbidea

BatenBat·k

2005/03/20 - 00:00

Abiapuntua
Etxalar
Zailtasuna
Zaila
Iraupena
6 ordu
Lurraldea

Etxalar-Azkua-Aizkolegi-Etxalar

Etxalarreko Inarreta auzotik abiatu gara Artatenerrekaren bila HHE. Erreka ondotik gora Sorolar leporaino 707m. Bidean pagadiak, pinadiak, areztiak eta gaztainondo bakan batzuen artetik gora jarraitu dugu. Beti gure atzean eta behealdean Etxalar utziz. Azkua tontorrera 90 bat minututan heldu gara. Lau haizetara ikuspegi itzela, esaterako: Mendaur, Saioa, Adi, Alba, Larrun...

Jakin Etxalarretik Azkuara joateko badaudela beste aukera batzuk.

Azkuatik Aizkolegiara jo dugu, Era. Tartean tontor batzuk ditugu: Asketa 807, Larrondozar 794, Paretarreta 771, Galtzarri mendi lerrozkatxoa, Paretazar 795. 90 bat minutuan. Bertotik ikuspegia itzela 841m.

Aizkolegitik Irantz abiatu gara, Goilorgoko leporantz hain zuzen ere. Mugarrizurietatik Bagola tontorraren bila 703m. Gainaldetik aurrera Egiaundira heldu gara. IEra Infernuko erreka dugula eta HMra Barda bailara. Beherantz jarraituz eta beti medi lepoa utzi barik Intxortxa tontorra 333m heldu gara, bertotik aurrera Tximista erreka hasten den punturaino: Infernuko erreka eta Arboztakoak bat egiten duten gunean. Tximista erreka lagun, hauek ur ederrak!, Etxalarreraino.

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi