Skip to main content

Colina mendia

Jose·k

2005/10/23 - 17:08

Argazkirik ez
Altuera
1.434 m
Beste izenak
La Porra de la Colina
Abiapuntuak
Asón · Asón mendatea
Lurraldea

Asón bailararen goikaldea hego-ipar norabidea duen bailara sakon-sakon bat da, 1400 metrotatik gorako karaitzezko mendiz inguratuta. Ekialdean Rocías haitza eta Mortillano eta mendebaldean Porracolina eta Colina, besteak beste. Asón herria itsas mailatik 200 metro ingurura dago bailararen hondo-hondoan.

Colinatik gertu, hegoekialdean, Carrío (1424 m.) izeneko tontor bat dago, eta bien artean Alto de las Estacas lepoa (1345 m.). Carríotik iparraldera El Senderón (1333 m.) eta La Madera (1355 m.) tontorrek osatzen duten gandorrak Porracolinarekin lotzen du. Hegoaldera luzatzen den gandorrak Pizarras (1474 m.), Veinte (1511 m.) eta La Mota (1586 m.) tontorrak ditu, eta Lunada mendatearekin eta Picón del Fraile-rekin lotzen du.

Colinaren goikaldean larreak eta karst eremuak dira nagusi. Ekialdean Hoyón de Saco sakonunea aurkitzen da, Hoyo Grande izenaz ere ezagutzen dena. Hegoaldean berriz Brenavinto, Brenalengua eta Brenarromán sakonuneak. Inguruetan bada beste bitxikeri orografikorik: arrakalak. Las Hazas del Respiradero esaterako. Baina badira beste zenbait, hau baino haundiagoak direnak.

3 igoera nagusi ditu Colinak. Hauetako bi Asón mendatetik abiatzen dira. Alto de la Posadía lepoa baino zertxobait lehenago banatzen dira bi bide hauek. Batak Brenavinto sakonunea inguratu eta Las Hazas del Respiradero arrakala zeharkatzen du Alto de las Estacas lepora hegoaldetik iristeko. Besteak Los Castros de Horneo haitzak ekialdetik inguratzen ditu Hoyón de Saco sakonunera iritsi eta Colina ekialdeko magaletik igotzeko. Hirugarrena Asón herritik abiatzen da eta Rolacía eta La Sota erreketan gora egiten du Alto de las Estacas lepora iristeko.

Oso gertu (< 1.000 m)

Bat ere ez.

Ibilbideak

Ibilbidea Abiapuntua Gorabehera Nork
Lunada-Ason mendatea-Estacas gaina -Lunada Lunadako 7. kilometroan JFdeA
Asón mendatetik Colinara Las Hazas del Respiradero-tik zehar Asón mendatea 727 m Jose

Komentariorik ez..

Mapako edukiak aukeratu

Zein eduki erakutsi










Edukia erantsi

Zer erantsi nahi duzu?

Klikatu orain maparen gainean, kokapena adierazteko. Mapan klikatutakoan beste leiho batean zabalduko da sarrera berria osatzeko orria.

Near targets

Bat ere ez.

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi