Skip to main content

Las Enguinzas ibilbidea

JFdeA·k

2006/04/03 - 12:23

Abiapuntua
La Cantolla, Esles, Somo de Noja, Llerana
Zailtasuna
Zaila
Eskema
La Cantolla-Cuspedroso-Las Enguinzas-Herrera Haitza-La Cantolla
Iraupena
8 ordu
Lurraldea

Las Enguinzas Cantabriako Trasmiera ingurunean kokaturik dago, Miera eta Pas ibaien artean, Cantabriaren Ean. Karts tokia dugu, Era dauden Hornijo, Mortillano, Lusa Haitza eta abarren jarraipena

Ian Lierganes herria du, HEan Rio Mierako San Roke.

Bertara joateko Santanderrerako autobidea hartu eta Solaresen Torrelavegarako norabidetik jo, ostean Lierganesera

Cantolla herritik Mironeserako errepidea hartu eta Mra ateratzen den porlanezko bidea hartu. Ostean gurdibide bihurtzen da eta aurrerago bide. Alboetara ateratzen diren bidezidor guztiak utzi eta bide nagusia jarraitu 527mko leporaino, aurrean Cuspedroso ingurunea dugu. Bide nagusitik jarraitu hurrengo leporaino, Castrejon(662m). Bertotik Hrantz abiatu gara bidezidor batetik Castrejon tontorra Era uzten dugularik. Hurrengo lepoan Hera Gure gaurko lehen helmuga, Enguinzas.

Enguinzasen HEra Herrera Haitza, bertotik begi bistan dugu Mko bidezidorra eta tontorreranzko belardun bidea. Jaitsi aurreko lepora Era jo hurrengo lepoaren bila. Horretatik Hra Herrera Haitza tontorraren azpian izan arte, eta lehenago aipatutako belarrezko bidetik gora egin.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi