Skip to main content

Ereñozarreko San Migeletik Atxarreko San Pedrora ibilbidea

JFdeA·k

2006/11/08 - 23:09

Abiapuntua
Kortezubiko Basondo auzoko Leziika
Eskema
Lezika-Ereñozar-Ereño-Muruetagaina-Tremoi-Atxarre-Akorda-Laida
Iraupena
Hutsik
Lurraldea

Urdaibaiko bi ermita hauek lotzeak ingurune honetako paisaia gozatzeaz gain artadia hobeto ezagutzeko aukera paregabea da.

Kortezubiko Basondo auzoko Lezikatik abiatu gara. Santimamiñeko kobazulo ondotik gora egin dugu gezi arrozen atzetik. Aldapa hederá Ereñozar tontorreraino (447m).

Bertotik Ereño herrira jo dugu. Ereñotik Muruetagainara: frontoipeko baserri ondotik Mra, edo eliza ondotik Mra, porlanezko kalea utzi eta ezkerreko estrata hartu. Hurrengo aukeran eskubikoa Ereñoko harrobiraino. Zoritxarrez errepidera atera beharra dago.

Muruetagainan Ibarrangelurantz jo. Txopebenta nekazal turismo pareko estrata hartu Hmra. Lehen aukeran eskubira, eta berriro bi aukeretako eskubikoa hartu, porlanezko bideraino. Une honetan Mra jarraitu, Tremoi auzoraino.

Mrantz jarraitu Garteiz auzorantz. Bidean aukera dago Burrutxagana tontorra egiteko.

Akorda bistan dugula hartuko dugu Atxarrerako bidea. Aukeran Marua tontorra. Atxarrerako bidean bueltarako aukeretako bat ikusiko dugu: Kanalara.

Guk Akordako aukera hartu dugu. Eta hemendik Laidara.

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi