Skip to main content

Ezagutu Izki ibilbidea

JFdeA·k

2008/06/09 - 19:59

Abiapuntua
antoñana
Zailtasuna
Zailtasun gutxikoa
Eskema
Antoñana-Korres-Muela-Korres-Soila-Antoñana
Iraupena
8 ordu
Lurraldea

Izki Arabako Hego Ekialdean dugu.

Sei bat orduko joan-etorriko ibilaldiaz eta Soila eta Muela tontorrak eginez paraje zoragarri hau ezagutzeko aukera itzela.

Antoñana herriko trenbide ohiaren tren-geltokia abiapuntu eta helmuga hartuta HMra joko dugu. Berton bidearen nondik norakoak eta argitasunak daude.

Seinale horiak jarraituta eta eguneko martxa hasi eta gutxira lehen erabakia hartzea tokatuko zaigu: zuzen Korres herrirako bidea jarraitu eta bueltarako Soila tontorra utzi ala, alderantziz, Korres-erako bidean Soila egin.

Azken erabaki hau hartuz gero Haginaren bidezidorraz baliatuko gara. Eta horixe da bidean topatuko duguna: sekulako hagina. Eta hori gutxi balitz, baita lizartzar bat ere.

Beste aukerak herri arteko antzinako bide zahar baten edertasunaz gozatuko dugu, eta zelan ez, paisaiaz.

Korres-etik Hra La Muela dugu, eta seinale argiak bertara heltzeko eta bueltatzeko.

Ez du ematen Euskal Herriko hegoaldean gaudenik, beti ikasi baitugu landaredi oparoa eta basoa atlantiar isurialdean dugula. Eta horrez gain, bakea eta lasaitasuna nabaria da. Horren ondorioa naturaren esker ona: naturaren soinuak eta zaratak aberastasuna.

Aipatzekoa da bide zidorrak zein garbi dauden, eta zein ondo seinalatuak eta hornituak. Zorionak eta mila esker lan on hori hartu duenari.

Anima zaitezte Euskal Herriko txoko hau ezagutzen, ez zarete damutuko. A! Ez ahaztu topatu duzuen baino hobeto uzten

Bidean ikusi beharrekoak

Komentariorik ez..

Waypoints

/var/www/html/d9.luberri/web/themes/custom/uiluberri/templates/osagai/wp-erantsi-modal.html.twig

Waypoint berria erantsi

Argazki berria erantsi